Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2005eko azaroaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
5592

EDIKTUA, segidako traktuari berriro ekiteko jabari-espedientearen gainean burututako 601/05 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Raquel Pérez de Lazarragak, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko idazkaria naizen aldetik, honako hau

JAKINARAZTEN DUT:

Epaitegi honetan traktuari berriro ekiteko jabari-espediente baten gainean burututako 601/05 prozedura bideratu dela, Montserrat Querejazu Querejazu andreak eskatuta, finka hau inmatrikulatzeko:

Lursail-kontzentrazioko Plano Orokorreko 242. finka: lehorreko zerealerako erabiltzen den lursaila (El Prado, Kripango Udala, Kripan, Araba). Mugak: iparraldean Sabino Ocarizen lursaila (243. finka); hegoaldean, Pradoko bidea; ekialdean Pradoko bidea; eta mendebaldean Benedicta Callejaren lursaila (241. finka). Hektarea bat, laurogei area eta berrogeita hamalau zentiareako azalera du; beraz, indarrean dagoen legediaren arabera, zatiezina da.

Probidentzia batez erabakitakoaren arabera, ediktu honen bidez dei egiten zaie eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsonei —ez baitakigu nortzuk diren—, hain justu ere, espedientean agertzeko aukera izan dezaten, bere eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko; ediktu hau argitaratu, eta hurrengo hamar eguneko epean agertu beharko dute.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko urriaren 18a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala