Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2005eko azaroaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
5591

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzearen gainean burututako 860/04 zenbakiko ohartarazpen-judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 860/04 ohartarazpen-judizioa.

Alderdi demandatzailea: Caja Laboral Popular Sdad. Coop. de Crédito Ltda.

Alderdi demandatua: Rubén Fernández de Lecea López de Ocariz jauna.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatu judizioaren gainean ebazpena hartu da, zeinak hitzez hitz hau baitio:

548/05 AUTOA

Epailea: Ana Hernández García andrea.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta bosteko urriaren hamazazpia.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 860/04 ohartarazpen-judizioari buruzko prozesu hau Antonio Lamariano Iriondo jaunak sustatu du Caja Laboral Popular Sdad. Coop. de Crédito Ltda. sozietatearen izenean eta ordez, eta Rubén Fernández de Lecea López de Ocariz jaunaren aurka; demandan zenbateko bat erreklamatu da.

Bigarrena.– Alderdi demandatzailea epatzeko izapideak egiten ari direla, Caja Laboral Popular Sdad. Coop. de Crédito Ltda. sozietateak adierazi du demandaren tronkoa ordaindu dela, eta alderdiak bat datozela prozesuari amaiera eman behar zaiola.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 22.1 artikuluan xedatzen denez (PZLb), prozesutik kanpo auzi-jartzailearen uziak eta, hala bada, demandatu errekonbentzio-egilearenak betetzen direnean, horren berri eman beharko zaio epaitegiari, eta alderdi bien artean akordiorik egonez gero, prozesuaren amaiera dekretatuko da auto baten bidez.

Manu horretan esaten denez, halaber, auto horrek absoluzio-epai irmo batek duen ondorio berberak izango ditu, eta ez da kosturik ezarriko.

Bigarrena.– Kasu honetan aipatutako manuan aurreikusitakoa gertatu da; izan ere, alderdi auzi-jartzaileari ordaindu zaio zorraren tronkoa, eta prozesua amaitutzat jotzeko akordio bat lortu da. Beraz, bidezko da prozesua amaitutzat jotzea. Sortutako kostuei buruzko kondenarik ez da egingo.

XEDAPENAK

1.– Prozesu hau amaitutzat deklaratzen da, eta absoluzio-epai irmo batek dituen ondorioak izango ditu. Prozesua Caja Laboral Popular Sdad. Coop. de Crédito Ltda. sozietatearen izenean eta ordez sustatu du prokuradoreak Rubén Fernández de Lecea López de Ocariz jaunaren aurka (341,66 euro eskatu dira).

2.– Ez da kostuak ordaintzeko kondenarik ezarriko.

3.– Artxibatu jarduerak.

4.– Bizilekuan bertan edo postaz komunikatzeko ahaleginik egin bada ere, alderdi demandatuaren helbidea edo bizilekua jakiteko egindako gestioek ez dute emaitza onik izan; eta Prozedura Zibileko 1/2000 Legeren (PZLb) 156.4 eta 164. artikuluetan xedatzen denarekin bat etorriaz, ediktu honen bitartez jakinaraziko zaio auto hau alderdi demandatuari. Ediktu hori epaitegi honetako iragarki-taulan jarriko da, eta, bestalde, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Arabako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua).

Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bidez egin beharko da errekurtsoa, jakinarazpenaren biharamunetik aurrera, bost egun balioduneko epearen barruan. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Hori erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura.	Idazkariaren sinadura.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibileko 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriaz, epaileak, 2005-10-17ko autoaz, ediktu hau epaitegiko iragarki-taulan argitaratzea erabaki du, jakinarazpen eginbidea gauzatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko urriaren 17a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala