Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2005eko azaroaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
5589

EDIKTUA, harrerari buruzko 45/05-X prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 45/05, harrera.

Demandatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia.

Abokatua: Santiago Aranzadi Martínez de Insausti jauna.

Prokuradorea: María Begoña Perea de la Tajada andrea.

Demandatua: Ministerio Fiskala eta Bizkaiko Foru Aldundia.

Gaia: L11, harrera.

Aipatutako judizioaren gainean epaia eman da 2005eko ekainaren 16an. Hau dio xedapen-zatiak:

Asier Álvarez Quespia adingabearen harrera eratzea erabaki da, adingabearen babesa duen entitate publikoak bideratutako espedientean azaltzen den modura eratzea, hain zuzen. Entitate publiko horren aurrean gauzatuko da harrera, Kode Zibilaren 173. artikuluko 2. paragrafoan aurreikusten denaren arabera.

Ebazpen hau irmoa denean, egin bedi ebazpenaren testigantza eta bidal bedi entitate publikora, erreferentziako espedientearekin batera.

Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua).

Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bidez egin beharko da errekurtsoa, jakinarazpenaren biharamunetik aurrera, bost egun balioduneko epearen barruan. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Epaileak ebatzi eta sinatu egiten du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura.	Idazkariaren sinadura.

Elisabeth Álvarez Quespia demandatuaren gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bidez egin beharko da errekurtsoa, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bost egun balioduneko epearen barruan. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesatuaren esku dago epaitegi honetako idazkaritzan.

Bilbao (Bizkaia), 2005eko urriaren 7a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala