
214. zk., 2005eko azaroaren 10a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Bilboko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
5588
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioaren gainean bideratutako 112/05 L2 prozeduraren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Aipatu prozeduraren gainean ebazpena eman da. Honela dio hitzez hitz:
EPATZE-ZEDULA
Epatzea agintzen duen auzitegia: Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).
Ebazpenaren gaia: goian aipatutakoa.
Nor epatzen den: Eric Francisco Artola Andrau, alderdi demandatu gisa.
Helbidea: Errekalde zumarkalea, 20, 3.a -DD-, Bilbao (Bizkaia).
Epatzearen xedea: demandatu den aldetik, aipatu judizioan agertzea, demandari idatziz erantzun diezaion. Honekin batera demandaren kopia, aurkeztutako dokumentuena eta demanda onartzeko autoarena doaz.
Zein auzitegiren aurrean agertu behar duen: epaitegi honen egoitzan.
Agertzeko epea: hogei egun baliodun, epatze hau egin eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta.
LEGEZKO OHARTARAZPENAK
1.– Agertzen ez bazara, prozesu honetan auzi-iheslaritzat joko zaitugu. Auzi-iheseko deklarazio hori jakinarazitakoan, ez zaizu beste jakinarazpenik egingo, prozesuari amaiera ematen dion ebazpenarena izan ezik (Prozedura Zibileko 1/2000 Legeko –PZLb-ko– 496 eta 497. artikuluak).
2.– Abokatu batek lagundurik eta prokuradore baten bitartez agertu beharko duzu judizioan (PZLb, 750. artikulua).
3.– Prozesua bideratzen ari den bitartean bizilekuz aldatuz gero, Auzitegi honi ezagutarazi egin beharko diozu (PZLb-ko 155.5 artikuluko lehenengo paragrafoa).
Eta Eric Francisco Artola Andrauren bizilekua ezezaguna denez gero, jakinarazpen-zedulatzat balio dezan ematen dut idazki hau.
Bilbao (Bizkaia), 2005eko irailaren 29a.
IDAZKARIA.
RSS