Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2005eko azaroaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia
5587

EDIKTUA, 184/05 L2 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: L2.184/05, hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Oinazkar, SL.

Abokatua: Marco Antonio García González jauna.

Prokuradorea: Maria Dolores de Rodrigo Villar andrea.

Demandatua: José Antonio Allende jauna.

Gaia: N10, hitzezko judizioa.

Aipatu judizioan, 2005eko urriaren 3an, epaia eman da, zeinaren epaitza ondoko hauxe baita:

Osorik baietsi dut Oinazkar, SLk José Antonio Allende jaunaren aurka jarritako demanda; horregatik, demandatua 2.864,69 euro eta prozesuko kostuak ordaintzera kondenatzen dut.

José Antonio Allende demandatuaren gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bidez egin beharko da errekurtsoa, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bost egun balioduneko epean. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago epaitegi honetako idazkaritzan.

Bilbao (Bizkaia), 2005eko urriaren 13a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala