Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2005eko azaroaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
5586

EDIKTUA, 346/04 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: L2 346/04 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Caterpillar Financial Corporación Financiera, SAEFC.

Abokatua:

Prokuradorea: Monserrat Colina Martínez andrea.

Demandatua: Bal Jokam SA.

Gaia: N01, judizio arrunta.

Aipatutako judizioaren gainean epaia eman da, zeinaren epaitza honako hau baita:

"Baietsi egiten dut epaitegietako prokuradore Montserrat Colina Martínez andreak, Caterpillar Financial Corporación Financiera, SAEFCren izenean eta ordez, Bal Jokam sozietatearen aurka ezarritako demanda, eta:

a) Suntsitutzat deklaratzen ditut 2002ko urriaren 21ean eta 2003ko urtarrilaren 2an auzilarien artean hitzartutako errentamendu-kontratuak (finantza- eta leasing-kontratuak), eta kontratu-harremana amaitu dela aditzera ematen dut.

b) Auzi-jartzaileari honako makineriarekiko jabari osoa aitortzen zaio: Caterpillar markako gurpildun hondeagailua, M320 MH modeloa, 4 CATOM320C9

PS00511 serie-zenbakia; eta Caterpillar markako gurpildun hondeagailua, M320MH modeloa, 9PS00511 serie-zenbakia.

c) Aipatutako kontratua gauzatzerakoan sortutako errentamendu-kuota gisa auzi-jartzaileak jasotako zenbatekoen esleipena deklaratzen dut auzi-jartzailearen alde.

d) Demandatua makineriaren jabaria auzi-jartzaileri itzultzera kondenatzen da; makineria hori entregatzerakoan sortzen diren gastuak demandatuaren kontura izango dira.

e) Demandatua 24.186,56 euro eta orain arte epemugatutako eta sortutako berandutza-interesak —hileko % 2az kalkulatutakoak— ordaintzera kondenatzen da; halaber, bankuko gastuak, bai eta kalte-galerak ere, demandatuak ordaindu beharko ditu.

f) Demandatuari ezartzen zaizkio kostuak.

Prozedura Zibileko Legearen 457. artikuluarekin bat, epai honen kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke: epaitegi honetan aurkeztu beharko da idazkia, bost eguneko epean, jakinarazten den egunetik hasita; bertan, zein ebazpen apelatzen den eta zein erabaki inpugnatzen den adierazi beharko da.

Epai hau eman, agindu eta sinatu egiten dut. Epaia alderdiei jakinaraziko zaie, legez jarritako moduan."

Bel Jokam, SA demandatuak egun helbidea non duen ez dakigunez, erabaki da aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bidez egin beharko da errekurtsoa, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bost egun balioduneko epean. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesatuaren esku dago epaitegi honetako idazkaritzan.

Bilbao (Bizkaia), 2005eko urriaren 5a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala