Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2005eko azaroaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
5585

EDIKTUA, desahuzio bati buruz bideratutako 138/05 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: desahuzio bati buruzko hitzezko judizioa. L2.138/05.

Demandatzailea: Felisa Goiri Lekarza andrea eta María del Carmen Uribarri Viteri andrea.

Abokatua: Ángela Sáez Carranza andrea.

Prokuradorea: Francisco Ramon Atela Arana jauna.

Demandatua: Técnicas de Fricción SA.

GAIA: N11 desahuzioa.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da. Hau dio epaitzak:

EPAITZA

1.– Baietsi egin dut Atela Arana prokuradoreak Felisa Goiri Lekarza andrearen eta María del Carmen Uribarri Viteri andrearen izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Técnicas de Fricción SA sozietatearen aurkakoa. Hori dela eta, suntsitutzat deklaratzen dut ebazpen honen aurrekarietan adierazitako finkaren errentamendu-kontratua. Beraz, demandatua etxea uztera kondenatzen dut, eta ohartarazten diot etxetik botako dela, baldin eta legez jarritako epean etxea uzten ez badu.

Demandatzaileari 54.700,80 euro eta zor dituen errenten mugaegunetik sortutako interes hitzartuak (% 12) ordaintzera kondenatzen dut alderdi demandatua.

2.– Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesu honetan sortutako kostuak.

Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua).

Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bidez egin beharko da errekurtsoa, jakinarazpenaren biharamunetik aurrera, bost egun balioduneko epearen barruan. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkezteko idazkia onartzeko, ezinbestekoa izango da epemugatutako errentak eta kontratuaren arabera aldez aurretik ordaindu beharrekoak ordainduta dituela egiaztatzea (PZLb, 449.1 artikulua).

Epai honen bidez erabaki, agindu eta izenpetu dut.

Demandatuak, Técnicas de Fricción SA sozietateak, helbidea egun non duen ez dakigunez, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bidez egin beharko da errekurtsoa, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bost egun balioduneko epearen barruan. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesatuaren esku dago epaitegi honetako idazkaritzan.

Bilbao (Bizkaia), 2005eko urriaren 7a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala