Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2005eko azaroaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
5584

EDIKTUA, guraso eta seme-alaben arteko harremanei buruzko neurriak arautzeko bideratutako 279/05-H L2 prozeduraren ondoriozkoa.

Aipatutako autoen gainean ebazpen hau eman da:

610/05 EPAIA

Epailea: Cristina López de la Fuente andrea.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta bosteko urriaren hamarra.

IZO: 48.02.2-05/003108	Prozedura: L2 279/05 seme-alabei buruzko neurriak, adostasunik gabeko espedientea.

Alderdi demandatzailea: Gloria Patricia Pulgarin Henao andrea.

Abokatua: Irma Iglesias Arran andrea.

Prokuradorea: Juan Fernando Setién García jauna.

Alderdi demandatua: Amado de Jesus Martínez Martínez jauna.

Abokatua:

Prokuradorea:

Judizioaren gaia: guraso eta seme-alaben arteko harremanei buruzko neurriak arautzea.

EPAITZA

Zati batean baietsi egin dut Setién prokuradoreak Gloria Patricia Pulgarin Henao andrearen izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Amado de Jesús Martínez Martínez jaunaren aurkakoa. Beraz, honako neurri hauek agintzen ditut:

a) Aitak hogeita hamar (30) euro ordaindu beharko ditu hilero bere alaba Verónicaren elikagai-pentsio modura; aurreratuta eta hil bakoitzaren lehenengo bost egunen barruan egin beharko du ordainketa, eta zenbateko hori urtero eguneratuko da KPIren aldaketen arabera.

Ez da kosturik ezarriko.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, berau ez dela irmoa eta apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela adieraziz. Epaitegi honetan eta bost eguneko epearen barruan aurkeztu beharko da errekurtso hori, eta Probintzia Auzitegia arduratuko da errekurtsoaz.

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Amado de Jesús Martínez Martínez jauna non dagoen ez dakigunez, jakinarazpena egiteko balio dezan ematen da ediktu hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta bosteko urriaren hamarrean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala