Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2005eko azaroaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Balmasedako Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
5582

EDIKTUA, finkak inmatrikulatzeko jabari-espedientean burututako 430/03 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Balmasedako (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: finka batzuk inmatrikulatzeko, jabari-espediente bati buruzko 430/03 prozedura bideratzen ari da epaitegi honetan (inmatrikulazioa, jabari-espedientea), Enrique Arena Epalza, Pilar Arena Epalza, Carmen Arena Epalza, Mercedes Arena Epalza eta Dolores Marin Palacios jaun-andreek eskatuta. Hauek dira finkak:

1. finka.– Errotaren hegoaldeko etxaldea (Txabarri, Sodupe, Güeñes). Azalera: 35 area, 3 zentiarea eta oin baten 36 ehuneneko; ehun eta bi "suelo" eta hiru braza osatzen ditu; iparraldean errotaren ubidea du muga, ekialdean Archolo ibaia, hegoaldean Raimunda Urtiaga andrearen etxaldea, eta mendebaldean ubidea. Finka hau Güeñesko 05 poligonoko 072 lursaila da.

2. finka.– Beste lur-puska bat errotaren aurrean (Sodupe, Güeñes). Azalera: 4 area, 26 zentiarea, oin 1 eta oin baten 12 ehuneneko; 12 "suelo" eta 4 braza osatzen ditu. Ipar ekialdean errota du muga, hego ekialdean ubidea, eta gainerako aldeetan ubide horri dagozkion etxaldeak. Finka hau Güeñesko 05 poligonoko 068 lursaila da.

Probidentzia batez gaur erabakitakoaren arabera, ediktu honen bidez dei egiten zaie eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsonei —ez baitakigu nortzuk diren—, hain justu ere, espedientean agertzeko aukera izan dezaten, bere eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko; ediktu hau argitaratu, eta hurrengo hamar eguneko epean agertu beharko dute.

Balmaseda (Bizkaia), 2005eko apirilaren 28a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala