Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2005eko azaroaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
5576

1345/2005 EBAZPENA, urriaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, M.ª José Albizua Manrique andreak Barrualdeko Eskualdeko zuzendari gerente izateari utzi diola aditzera ematen duena (Bizkaiko Osasun-barrutia).

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 8ko 2/1999 Ebazpenaren bidez, M.ª José Albizua Manrique andrea izendatu zen Barrualdeko Eskualdeko zuzendari gerente (Bizkaiko Osasun-barrutia).

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, zuzendaritza nagusi honek hau

EBATZI DU:

Lehenengoa.– M.ª José Albizua Manrique andrea Barrualdeko Eskualdeko gerente lanpostutik kentzea (Bizkaiko Osasun-barrutia), eta bide batez, egin duen lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2005eko urriaren 31n hartuko du indarra.

Hirugarrena.– Ebazpen hau jakinaraztea interesatuari eta Barrualdeko Eskualdeari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea emango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko urriaren 10a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.


Azterketa dokumentala