Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2005eko azaroaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
5575

1348/2005 EBAZPENA, urriaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Begoña Pérez Huerta andreak Gorlizko Ospitaleko zuzendari gerente izateari utzi diola aditzera ematen duena (Bizkaiko Osasun-barrutia).

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 11ko 190/2004 Ebazpenaren bidez, Begoña Pérez Huerta andrea izendatu zen Gorlizko Ospitaleko zuzendari gerente (Bizkaiko Osasun-barrutia).

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, zuzendaritza nagusi honek hau

EBATZI DU:

Lehenengoa.– Begoña Pérez Huerta andrea Gorlizko Ospitaleko zuzendari gerente lanpostutik kentzea (Bizkaiko Osasun-barrutia), eta bide batez, egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2005eko urriaren 31n hartuko du indarra.

Hirugarrena.– Ebazpen hau jakinaraztea interesatuari eta Gorlizko Ospitaleari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea emango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko urriaren 10a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.


Azterketa dokumentala