Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2005eko azaroaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
5574

22/2005 DEKRETUA, azaroaren 8koa, lehendakariarena, Lan Harremanen Kontseiluko kideak ordezkatzeko onarpena ematen duena.

Lan Harremanen Kontseiluari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Legearen 5. artikuluaren arabera, Lan Harremanen Kontseiluko kideak izendatzea lehendakariaren eskumena da, sindikatuek eta enpresarien erakundeek beren ordezkariak aukeratu ondoren. Bestalde, lege horren 6. artikuluaren arabera, Kontseiluko kideen agintaldia bi urterako izango da; baina, hala ere, berriro ere aukeratu ahal izango dira.

Nahiz eta agintaldia bi urterako izan, Consejo de Relaciones Laborales / Lan Harremanen Kontseiluaren ekainaren 27ko 11/1997 Legeak, 6.2 artikuluan, aukera ematen die sindikatu erakunde eta konfederazioei eta enpresa konfederazioei izendatutako kide titularrak edo ordezkoak aldatzeko.

Legezko ahalmen horren indarrez, Unión General de Trabajadores de Euskadi / UGT sindikatu-erakundeak kide bat ordezkatzea erabaki du, eta, horretarako, beste kide bat izendatzea sindikatuaren izenean kontseiluan aritzeko.

Ondorioz,

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Pilar Collantes Ibáñez andrea Consejo de Relaciones Laborales / Lan Harremanen Kontseiluko kide titular izendatzea, Unión General de Trabajadores de Euskadi / UGT sindikatuaren izenean, Javier Bermejo Rol jaunaren ordez.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango ditu ondorioak de-

kretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2005eko azaroaren 8an.

Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Azterketa dokumentala