Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2005eko urriaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
4895

IRAGARKIA, Juan Carlos Fullana Granados jaunak eskatuta hasi den 697/05 erreferentzia zenbakiko espedientean berari egindako errekerimendua jakinarazteko dena. Errekerimendu hori Norberaren Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan azaltzen diren eskubideak betearazteari buruzkoa da.

2005eko uztailaren 28ko idazkiaren bidez Juan Carlos Fullana Granados jaunari berak egindako eskaera bideratzeko beharrezkoa zen dokumentazioa eskatu zitzaion.

Ebazpena ezin izan denez gero jakinarazi, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa bete nahian. Hala ere, honako oharrak ematen dira:

1.– Interesatua Segurtasuneko Sailburuordearen Kabinetera (Larrauri Mendotxe Bidea, 18, Erandio-Bizkaia) joan daiteke 15 egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Horrela, bere esku izango du eskatutako dokumentazioaren zerrenda jasotzen duen jakinarazpena.

2.– Jakinarazpena jasotzeko aipaturiko epearen barruan bertaratu ezean, prozedurarekin aurrera jarraituko da bestelako izapiderik gabe, eta dagokion ebazpena ere emango da.

Erandio, 2005eko irailaren 8a.

Segurtasun Sailburuordearen

Kabineteko zuzendaria,

JAVIER INDA ORTIZ DE ZÁRATE.


Azterketa dokumentala