
188. zk., 2005eko urriaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Euskal Herriko Unibertsitatea
4893
LEHIAKETA PUBLIKOA, induktiboki akoplatutako igorpen atomikoko espektometroa (ICP-OES) bat kontratatzeko (50/05 LP).
1.– Kontratua eskaintzen duena:
a) Erakundea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Ekonomia Gaietako Errektoreordetza. Leioako Campusa. E- 48940 Leioa (Bizkaia). Telefonoa: 94 601 20 01, faxa: 94 601 33 30.
b) Espedientea bideratuko duen atala: Kontratazio Atala.
2.– Kontratuaren gaia:
a) Deskribapena: hasieran adierazitakoa.
b) Zenbat halako: ikusi preskripzio teknikoak.
c) Loteak eta kopurua: ez.
d) Emateko lekua: ikusi preskripzio teknikoak.
e) Emateko epea: ikusi preskripzio teknikoak.
3.– Tramitazioa, prozedura eta era:
a) Tramitazioa: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: lehiaketa.
4.– Lehiaketarako oinarrizko aurrekontua: 82.000,00 euro, BEZ barne (% 16).
5.– Behin-behineko bermea: 1.640,00 euro.
6.– Dokumentuak eta argibideak:
a) Helbidea: ikusi 1.a eta 1.b.
b) Noiz arte eskuratu ahal diren: 2005eko urriaren 25era arte.
7.– Lehiatzaileak bete beharreko baldintzak: ikusi oinarrien orriak.
8.– Eskaintzak aurkezteko:
a) Azken eguna: 2005eko urriaren 25era arte.
b) Dokumentazioa: ikusi oinarrien orriak.
c) Lekua: EHUko Erregistro Orokorrean (Errektoregoa, Leioako Campusa, Sarriena auzoa, z/g - 48940), Gipuzkoako Campuseko Erregistroan (Ignacio M.ª Barriola Eraikina, Elhuyar plaza – Donostia-San Sebastián), eta Arabako Campuseko Erregistroan (Izardui komandantea, 2 - Gasteiz). Ordutegia hauxe da: astelehenetik ostegunera, 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 16:30era; ostiraletan eta udako lanaldi jarraian, 09:00etatik 13:00etara.
Lehiatzaileek eskaintzak postaz bidaltzen badituzte adierazitako epearen barruan, posta-bulegoan dataren zigilua jartzeko eskatu beharko dute eta egun horretan bertan telex, fax edo telegrama baten bidez jakinarazi beharko diote kontratazio-organoari bidali egin dutela. Baldintza bi horiek betetzen ez badira, edo proposamena bidali egin dela iragartzeko deia eskaintzak jasotzeko epea amaitutakoan jasotzen bada, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, epea amaitu eta hamar egunera proposamena jaso ez bada, ez da inolaz ere onartuko.
Kartazalak mezularien bidez aurkezten dituztenek, espedientearen erreferentzia adierazi beharko dute emate-agirian.
d) Eskaintzari eusteko ezinbesteko epea: hiru hilabete, eskaintzak zabaltzen direnetik hasita.
e) Aldakiak: ikusi karatulako 2. puntua.
9.– Eskaintzak irekitzea:
a) Erakundea eta lekua: ikusi 1.a.
b) Eguna: 2005eko urriaren 28an.
c) Ordua: 10:30ean.
10.– Iragarkiaren gastuak: kontratua eskuratzen dutenen kontu.
11.– Interneteko helbidea: http://www.ehu.es/contratacion_compras/
Leioa, 2005eko irailaren 6a.
EHUren 2005eko ekainaren 3ko Ebazpenaz bat sinatua.
Akademia Antolakuntzako errektoreordea, Ekonomia Gaietako errektoreordearen eginkizunak esleituta,
EVA FERREIRA GARCIA.
RSS