
188. zk., 2005eko urriaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
4889
LEHIAKETA PUBLIKOA, EAEko ikastetxe publikoetan, minusbaliotasun fisiko eta psikikoekin haurrentzat, material didaktikoa hornitzeko, eta material hori entregatu eta instalatzeko kontratazioa egitekoa.
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.
b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Baliabide Material, Informatika eta Antolamendu Zuzendaritza. Ekipamendu eta Kontratazio Zerbitzua.
c) Espediente zenbakia: 036/05.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: EAEko ikastetxe publikoetan, minusbaliotasun fisiko eta psikikoekin haurrentzat, material didaktikoa hornitzeko, eta material hori entregatu eta instalatzea.
b) Loteak: bai, 7 lote.
c) Gauzatzeko lekua: EAEko ikastetxe publikoak.
d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: esleipenaren adierazpenetik, 30 egun, betiere behin betiko fidantza ordaindu ondoren.
3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleipen era: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Guztirako zenbatekoa: 250.569,03 euro.
5.– Fidantzak:
Behin-behinekoa: ez da eskatzen.
Behin betikoa: lizitaziorako oinarrizko aurrekontuaren % 4.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Ekipamendu eta Kontratatazio Zerbitzua.
b) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1.
c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Telefonoa: 945 01 83 89/90.
e) Faxa: 945 01 83 35/36.
f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2005eko urriaren 14a.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena: ez da eskatzen.
b) Bestelako betebeharrak: berariazko klausula administratiboen pleguko 22. puntuan finkatutakoak.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2005eko urriaren 18ko goizeko 10:00ak.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: "A", "B" eta "C" kartazalak, berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitako agiriekin.
c) Aurkezteko lekua:
1.a Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.
2.a Helbidea: Ekipamendu eta Kontratazio Zerbitzuan entregatuko dira, Donostia-San Sebastián kalea, 1.
3.a Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: 2005eko abenduaren 31 arte.
e) Aldaerak: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea:
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritzaren egoitzan. Lakua II, beheko solairua -2. Sala-.
b) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1.
c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Eguna: 2005eko urriaren 21a.
e) Ordua: 10:30.
10.– Bestelako argibideak: ez.
11.– Iragarkien gastuak: iragarki ofizialen gastuak enpresa esleipendunaren kontura izango dira.
12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.
13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.euskadi.net
Vitoria-Gasteiz, 2005eko irailaren 12a.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
MIKEL CABELLO PÉREZ.
RSS