
188. zk., 2005eko urriaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
4887
LEHIAKETA PUBLIKOA, "Enpleguaren Orientaziorako Lanbideko Euskal Zerbitzurako tresna teknikoen garapena" kontratatzeko.
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio-mahaia.
c) Espedientearen zenbakia: A-041/DJT-2005.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Enpleguaren Orientaziorako Lanbideko Euskal Zerbitzurako tresna teknikoak garatzeko aholkularitzako eta laguntzako kontratua.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 12 hilabete, kontratua egiten den egunaren biharamunetik aurrera.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: presakoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Guztira: 162.000, 00 (ehun eta hirurogeita bi mila) euroko guztizko aurrekontua (BEZ barne).
5.– Behin-behineko bermea: ez.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.
b) Helbidea: Donostia-San Sebastian kalea, 1, Lakua I eraikina, Solairuartea, F gunea.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Telefonoa: 945 01 94 06.
e) Telefaxa: 945 01 94 50, posta elektronikoa: b-simancas@ej-gv.es
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2005eko urriaren 11.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena: (taldeak, azpitaldeak eta kategoria): ez.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena, eta gaitasun teknikoa eta profesionala:
– Enpresak azken hiru ekonomia ekitaldiotan burututako negozio guztien eta lanen kopuruari buruzko aitorpena.
– Enpresarien gaitasun teknikoa edo profesionala frogatzeko, kontratuaren helburuarekin zerikusirik duten lanetan lortutako esperientzia hartuko da kontuan, horrelakotzat joz kontratuaren xedearekin zerikusia duten orientazio-ereduen adierazleak neurtzeko faktoreen diagnostikorako tresna teknikoen garapenari dagozkionak. Kontratuaren xedearekin zerikusia duten lanei dagokienez azken hiru urteotan burututako zerbitzu edo lanik garrantzitsuenen zerrenda aurkeztuta frogatuko da gaitasun hori, non zenbatekoa, egunak, inkestaren gai diren establezimendu kopurua eta onuradun publikoak zein pribatuak jasoko baitira.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2005eko urriaren 11ko 10:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru kartazal, "A", "B" eta "C" aurkeztu beharko dira, lehiaketa hau arautzen duten berariazko klausula administratiboen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan jasotako agiriak dituztela.
c) Aurkezteko lekua:
1.a Entitatea: Kontratazio-mahaia. Eusko Jaurlaritza, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.
2.a Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea 1, Lakua I eraikina, solairuartea, F gunea.
3.a Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): hilabete eta erdi, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.
e) Aldaerak onartzea (lehiaketa): ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.
b) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1.
c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Eguna: 2005eko urriaren 18a.
e) Ordua: 12:00ak.
10.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri direnak.
11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.
13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.euskadi.net
Vitoria-Gasteiz, 2005eko irailaren 12a.
Zerbitzu zuzendaria,
TERESA AMEZKETA ALEGRÍA.
RSS