Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2005eko urriaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
4886

LEHIAKETA. Iragarkia, "Bilboko Hiri Trenaren 2 lineako Sestao-Portugalete tarteko elektrizitate-instalazioen eta ekipoen proiektua" izeneko obra-kontratu administratiboa esleitzeko dena (KBN C01/010/2005 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Zerbitzu zuzendaria. Garraio eta Herri Lan Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C01/010/2005

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Bilboko Hiri Trenaren 2. lineako Sestao-Portugalete tarteko elektrizitate-instalazioen eta ekipoen proiektua.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Sestao, Bizkaia.

d) Gauzatzeko epea: zuinketa-akta izenpetzen den egunaren biharamunean hasi eta 12 hilabetekoa izango da.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Guztira: lau milioi zazpiehun eta lau mila bederatziehun eta laurogeita zortzi euro eta berrogeita lau zentimo (4.704.988,44 euro).

5.– Behin-behineko bermea: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Euskal Trenbide Sarea (ETS).

b) Helbidea: Atxuri, 10, 1.

c) Herria eta posta-kodea: 48006 Bilbao.

d) Telefonoa: 94 432 90 80.

e) Faxa: 94 432 91 89.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2005eko urriaren 31.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena (taldea, azpitaldea eta kategoria):

Taldea: C	Azpitaldea: 4	Kategoria: e

Taldea: I	Azpitaldea: 4	Kategoria: e

Taldea: I	Azpitaldea: 5	Kategoria: e

Taldea: I	Azpitaldea: 6	Kategoria: e

b) Ekonomia eta finantza kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2005eko azaroaren 2a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan zehaztutakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

2.a Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1, Lakua (Eusko Jaurlaritzaren egoitzako beheko solairua).

3.a Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik hasita.

e) Aldaerak onartzea: gehienez: 10.

Betekizunak eta modalitateak: ez da aldaerarik edo bestelako aukerarik onartuko, baldin eta aurrekontua karatula honetako 6. puntuan adierazitakoa baino handiagoa bada.

Administrazioak onartutako oinarrizko proiekturako proposamenik aurkezten ez duten lizitatzaileen aldaerarik ez da onartuko.

Lizitatzaileak bere kabuz proposatu nahi dituen aldaerek kostua aseguratzeko konpromisoa jaso beharko dute, zeina formula matematiko arruntean oinarrituko baita eta lizitatzaileak eskainitakoen gain egin litezkeen neurketa igoeren prezioei aplika baitakieke.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua.

9.– Eskaintzak irekitzea:

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1, Lakua (Eusko Jaurlaritzaren egoitzako beheko solairua).

c) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).

d) Eguna: 2005eko azaroaren 11.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kargura joango dira.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: http://www.euskadi.net.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko irailaren 12a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala