
188. zk., 2005eko urriaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
4884
IRAGARKIA, "EJ/GVk Bilbon duen egoitzako (Kale Nagusia 85) bigarren solairua barrutik guztiz eraberritzea" helburutzat duen obra-kontratu administratiboa esleitu dela argitara ematen duena (KM/2005/104 espedientea).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Baliabide Orokorren Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: KM /2005/104.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Kontratu-mota: lanak.
b) Helburua: EJ/GVk Bilbon duen egoitzako (Kale Nagusia 85) bigarren solairua barrutik guztiz eraberritzea.
c) Loteak: ez.
d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den aldizkari ofiziala eta eguna: 2005eko ekainaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 106. zenbakia.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Guztira: bostehun eta berrogeita hamar mila ehun eta hirurogeita bat euro eta hogeita hamabost zentimo (550.161,35).
5.– Esleipena.
a) Eguna: 2005eko abuztuaren 16a.
b) Kontratista: Construcciones Castellano, S.A.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: bostehun eta hamahiru mila berrehun eta berrogeita hamaika euro eta laurogeita hemeretzi zentimo (513.251,99).
Vitoria-Gasteiz, 2005eko abuztuaren 16a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
CARMELO ARCELUS MÚGICA.
RSS