
188. zk., 2005eko urriaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
4883
LEHIAKETA. Iragarkia, "Herritarrei Harrera Emateko Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzua ezartzea eta martxan jartzea" helburutzat duen aholkularitza- eta sorospen-kontratu administratiboa esleitzeko dena (KBN C02/043/2005 espedientea).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Lehendakariordetzako Idazkaritza Orokorra. Lehendakariordetza.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: C02/043/2005.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Herritarrei Harrera Emateko Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzua ezartzea eta martxan jartzea.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Gauzatzeko epea: 12 hilabete, kontratua egiten den egunaren biharamunetik aurrera.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Guztira: seiehun eta laurogeita hamasei mila (696.000) euro.
5.– Behin-behineko bermea: hamahiru mila bederatziehun eta hogei (13.920) euro.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).
b) Helbidea: Eusko Jaurlaritzaren egoitzako beheko solairua, Donostia-San Sebastián kalea 1, Lakua.
c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
d) Telefonoa: 945 01 89 27.
e) Faxa: 945 01 90 18.
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2005eko urriaren 28a.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena (taldea, azpitaldeak eta kategoria).
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala:
– Azken hiru urteotako guztizko negozioen zenbatekoa urteko 400.000 eurokoa izango da, gutxienez. Alderdi hau enpresaren ahalordedunak azken hiru urteetako guztizko negozioen zenbatekoaren gainean zinpeko aitorpena eginez egiaztatuko da.
– Azken hiru urteetan kontratuaren helburuarekiko antzekoak diren 3 lan egin izana, zenbatekoa 400.000 eurokoa delarik gutxienez; lan horien zenbatekoak, datak eta onuradunak —publikoak zein pribatuak— adierazi beharko dira.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2005eko urriaren 31, 10:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan zehaztutakoak.
c) Aurkezteko lekua:
1.a Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).
2.a Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1, Lakua (Eusko Jaurlaritzaren egoitzako beheko solairua).
3.a Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik hasita.
e) Aldaerak onartzea: ez da aldaerarik onartuko.
f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).
b) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1, Lakua (Eusko Jaurlaritzaren egoitzako beheko solairua).
c) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
d) Eguna: 2005eko azaroaren 8a.
e) Ordua: 12:00ak.
10.– Bestelako argibideak.
11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2005eko irailaren 8a.
13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: http://www.eudkadi.net
Vitoria-Gasteiz, 2005eko irailaren 8a.
Ondare eta Kontratazio zuzendaria,
JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.
RSS