Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2005eko urriaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
4882

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzearen gaineko 261/05 ohartarazpen-judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 261/05 ohartarazpen-judizioa.

Demandatzailea: Game Shop.

Abokatua:

Prokuradorea:

Demandatua: Narciso Ramos Martín Acebo.

Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatutako judizioan bi mila eta bosteko ekainaren hiruan 340/05 autoa eman da, zeinaren xedapen-zatia ondokoa baita:

1.– Amaitutzat deklaratzen da 860 euro erreklamatzeko Game Shop-ek Narciso Ramos Martín Aceboren aurka sustatutako ohartarazpen-prozesua.

2.– Eskatzen diren postulazio-betekizunak konplituta, hartzekodunak betearazpena abiarazteko idazkia aurkezten duenean erabakiko da betearazpena.

Narciso Ramos Martín Acebo demandatuaren gaur egungo bizilekua ezezaguna denez gero, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Arabako Probintzia Auzitegian.

Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bidez egin beharko da errekurtsoa, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bost egun balioduneko epean. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago epaitegi honetako idazkaritzan.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko irailaren 5a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala