Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2005eko urriaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
4881

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeari buruzko 194/05 prozeduraren ondoriozkoa.

Gernika-Lumoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: L2 194/05, prozedura arrunta.

Alderdi demandatzailea: Fomivalsa, S.A.

Alderdi demandatua: Eclipse Sport, S.L.

Gaia: judizio arrunta, zenbateko bat erreklamatzekoa.

Alderdi demandatuari zedula entregatzea erabaki da aipatu judizioan. Zedula horren testuak hau dio, hitzez hitz:

EPATZE-ZEDULA

Epatzea agintzen duen auzitegia: Gernika-Lumoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Ebazpenaren gaia: goian aipatutakoa.

Nor epatzen den: Eclipse Sport, S.L., alderdi demandatua denez.

Helbidea: Zabalondo 44 - Mungia (Bizkaia).

Epatzearen xedea: aipatutako judizioan agertzea, alderdi demandatu gisa demandari erantzuteko. Honekin batera demandaren kopia, aurkeztutako dokumentuena eta demanda onartzeko autoarena doaz.

Zein auzitegiren aurrean agertu behar duen: epaitegi honen egoitzan.

Agertzeko epea: hogei egun baliodun, epatze hau egin eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK

1.– Agertzen ez bazara, prozesu honetan auzi-iheslaritzat joko zaitugu. Auzi-iheseko deklarazio hori jakinarazitakoan, ez zaizu beste jakinarazpenik egingo, prozesuari amaiera ematen dion ebazpenarena izan ezik (Prozedura Zibileko 1/2000 Legeko –PZLb-ko– 496 eta 497. artikuluak).

2.– Prokuradore bidez eta abokatuak lagunduta agertu beharko duzu judizioan (PZLb-ko 23 eta 31. artikuluak).

3.– Prozesua bideratzen ari den bitartean bizilekuz aldatuz gero, Auzitegi honi ezagutarazi egin beharko diozu (PZLb-ko 155.5 artikuluko lehenengo paragrafoa).

Gernika-Lumon (Bizkaia), bi mila eta bosteko irailaren batean.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164 artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriaz, epaileak, 2005-09-01eko probidentziaz, ediktu hau epaitegiko iragarki-oholean eta EHAAn argitaratzea erabaki du, epatzeko eginbidea gauza dadin hain justu ere.

Gernika-Lumo (Bizkaia), 2005eko irailaren 1a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala