Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2005eko urriaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
4880

EDIKTUA, 366/05 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: L2 366/05, titulu judizial bat betearazteko.

Demandatzailea: Donostiako Isabel II kaleko 15. zenbakiko jabekideen erkidegoa.

Abokatua: Eduardo Odriozola Esles.

Prokuradorea: Marisa Hernández Vegas.

Demandatua: Maria Mercedes Ballestero Ferrer.

Gaia: berankorrari erreklamatzeko judizio berezia.

Aipatu judizioaren gainean autoa eman da, zeinaren xedapenak ondokoak baitira:

Martxoaren 1ean Hernández Vegas prokuradoreak aurkeztutako idazkiarekin eta 1746/04 ohartarazpen-judizioko prozedurarekin —horren ondoriozkoa baita eskatutako betearazpena— osa bedi titulu judiziala betearazteko pieza banandua, aipatu ohartarazpen-judizioko prozedura betearazteko. Pieza hori ETJ 366/04 zenbakiarekin erregistratuta geratuko da eta hori izango da erreferentzia eskatutako betearazpenarekin zerikusia duten idazki guztientzat.

Alderdi demandatzaileak eskatutakoaren arabera,

1.– Hernández Vegas prokuradoreak, alderdi betearazlea den Donostiako Isabel II kaleko 15. zenbakiko jabekideen erkidegoaren izenean eta ordez eskatuta betearazpen-agindua ematen da, Maria Mercedes Ballestero Ferrer betearaziaren aurkakoa, ondoko zenbatekoekin:

Tronkoa: 1.427,04 euro.

Behin-behineko ondoko aurrekontua egin da interesetarako, gastuetarako eta kostuetarako, ondorengo kitapenari kalterik egin gabe: 909,49 euro.

2.– Betearazpena agintzea eragiten duten kopuruei aurre egiteko aski kontsideratzen direnez, Maria Mercedes Ballestero Ferrer betearaziaren ondoko ondasunak bahituak direla deklarazten da:

* zordunak ondoko banketxe edo kutxetan titular gisa eduki ditzakeen kontu korrontetako saldoak, aurrezki-libretak, gordailu eta baloreak: Kutxan, Banco de Bilbao Vizcaya Argentarían (BBVA), Caja Laboralen, Caja Madriden eta Banco Popularren.

Eskatutakoarekin bat etorriz, bidal bekie ofizioa aipatu banku- eta kreditu-erakundeei, erakunde horietan Maria Mercedes Ballestero Ferrer betearaziak izan dezakeen aldeko saldoa atxikitzeko, erreklamatutako erantzukizunei aurre egiteko nahikoa den heinean. Zenbatekoa epaitegi honetako Kontsignazio eta Gordailuen Kontuan sartu beharko da.

* Donostiako 6 zenbakiko Jabetza Erregistroan inskribatuta dagoen etxebizitza: 1516. liburukia, 281. liburua, 31. folioa, 7456. finka, lehenengo inskripzioa.

Aipatu ondasun higiezinaren gainean sortutako enbargoaren aurreneurrizko idatzoharra egitea agindu da Donostiako 6 zenbakiko Jabetza Erregistroan. Agindua bikoiztuta bidali zaio erregistratzaileari eta agindu horri ebazpen hau atxiki zaio, erregistro-ondorioetarako irmoa dela jasoz.

PZLb-ko 629.1 artikuluan agindutakoaren arabera, igor bedi faxez agindu hau Jabetzako Erregistrora, eta eman bekio aldeari Hipoteka Erregelamenduko 418.5 artikuluko edukiaren berri.

3.– PZLb-ko 155.5 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, jakinaraz bekie alderdiei, prozesu hau gauzatzen ari dela helbidez aldatzen badute, berehalakoan adierazi beharko diotela auzitegi honi.

4.– Jakinaraz bekio ebazpen hau alderdi betearaziari, eta betearazpen-demandaren eta erantsitako agirien kopiak entregatu, epatzerik eta zitaziorik egin gabe, hain justu ere, edozein unetan betearazpenean azaltzeko aukera izan dezan.

Maria Mercedes Ballestero Ferrer demandatuaren gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan agindutakoarekin bat.

Ebazpen hau irmoa da, eta horren aurka ez dago errekurtsorik aurkezterik (PZLb, 551.2 artikulua). Hala ere, abiarazi den betearazpenaren aurka egin dezake zordunak, auto hau jakinarazten den egunaren ondoko hamar eguneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago epaitegi honetako idazkaritzan.

Donostia-San Sebastián, 2005eko uztailaren 28a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala