
188. zk., 2005eko urriaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
4877
AGINDUA, 2005eko abuztuaren 31koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Orioko (Gipuzkoa) "Orio" Musika Eskola Publikoaren helbidea eta izena aldatzeko baimena ematen duena.
Orioko (Gipuzkoa) "Orio" Musika Eskola Publikoak egoitza aldatzeko egin duen eskabidea aztertu da.
Kontuan hartu da urriaren 27ko 289/1992 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak (musika-eskolak) sortzea eta jardunean jartzea arautu zuena (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).
Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau
EBATZI DUT:
1. artikulua.– "Orio" Musika Eskola Publikoari baimena ematen zaio helbidea aldatzeko. Kode zenbakia: 20007825; orain arteko helbidea: Herriko enparantza 1, Orio (Gipuzkoa); titularra: Udala; helbidea aurrerantzean: Iturribide kalea, Orio (Gipuzkoa).
2. artikulua.– "Orio" Musika Eskola Publikoari baimena ematen zaio izena aldatzeko. Kode zenbakia: 20007825; izena aurrerantzean: EMPU "Danbolin" MEPU.
3. artikulua.– Ikastegiak NBE CPI/96 Eraikuntzako Oinarrizko Araua bete beharko du, suteen aurka babesteko eraikinek bete beharreko baldintzei buruzkoa (urriaren 4ko 2177/1996 Errege Dekretuak onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, akustika, bizigarritasun eta segurtasun baldintzak ere. Zentroko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2005eko abuztuaren 31.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.
RSS