
188. zk., 2005eko urriaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Osasun Saila
4873
AGINDUA, 2005eko irailaren 21ekoa, Osasun sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaz betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.
Goi-kargudunaren idazkariaren lanpostu bat –1001. kodea, 162. dotazioa, Ikerlan eta Garapen Sanitarioko Zuzendaritza- hutsik dagoenez, sail honek lanpostu hori (eranskinean adierazitakoa) izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa egitea erabaki du, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.2.c artikuluan xedatutakoari jarraituz eta Funtzio Publikoko Zuzendaritzak aldeko txostena eman duela. Hona hemen
OINARRIAK:
Lehenengoa.– Agindu honen eranskinean aipatutako baldintzak betetzen dituzten karrerako funtzionarioek eskatu ahalko dute Agindu honen bitartez bete nahi den lanpostua.
Bigarrena.– Izangaiek eskaera Osasun Saileko Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko Zuzendaritzara bidaliko dute eta, bertan, dagozkien datuak eta betetzen ari diren lanpostua adierazi beharko dituzte. Bestalde, eskaera aurkezteko 15 egun balioduneko epea izango dute, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Hirugarrena.– Izangaiek eskaerarekin batera curriculum vitaea igorri beharko dute eta bertan honako hauek adieraziko dira:
a) Ikasketa-tituluak.
b) Bete izan dituzten lanpostuak Herri-Administrazioan zein, hala bada, enpresa pribatuetan.
c) Egindako ikasketa eta ikastaroak, hizkuntzak, baita hautagaiak egokitzat jotzen dituen gainerako merezimenduak ere.
Eskabidearekin batera, eskaturiko baldintzak eta adierazitako merezimenduak egiaztatzeko beharrezko agiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek. Halaber, egoki iruditzen zaizkien argitalpen, txosten edo bestelako agiriak erantsi ditzakete.
Laugarrena.– Deialdi hau Osasun sailburuaren Agindu bidez ebatziko da eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Argitaratzeko epea, gehienez, hilabetekoa izango da, eskabideak aurkezteko epea amaitu den egunaren biharamunean kontatzen hasita.
Administrazio-bideari amaiera ematen dion Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke eman duen organoaren aurrean, hilabeteko epean, jakinerazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Administraziorekiko auzi-errekurtsoa ere aurkez daiteke, Administraziorekiko Auzietako Epaitegiaren aurrean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2005eko irailaren 21a.
Osasun sailburua,
GABRIEL M.ª INCLÁN IRIBAR.
ERANSKINA
Deialdiko lanpostua:
– Izena: goi-kargudunaren idazkaria (001001. kodea, 162. dot.).
– Lantokia: Ikerlan eta Garapen Sanitarioko Zuzendaritza.
– Herria: Vitoria-Gasteiz.
– Kidegoa: C1 edo D1.
– Lanpostu mailako osagarria: 18.
– Berariazko osagarria: 7.952,62.
– Hizkuntza-eskakizuna: 2.
– Derrigortasun eguna: ez dauka.
Lanpostua betetzeko baldintzak:
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan karrerako pertsonal funtzionario gisa aritzea zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo seme-alabak jagoteko lan-utzialdian egotea.
– Administrarien edo administrari laguntzaileen kidegokoa izatea.
– Halaber, derrigorrezko edo borondatezko lan-utzialdian, egitekoez gabeturik eta gainerako Administrazio Publikoetan zerbitzu-aldian daudenek ere parte har dezakete, prozedura honen bidez jarduneko zerbitzura itzuliz egoera horietarako jarritako iraupen-aldia beteta egon dadinaren baldintzapean.
– Urtebeteko edo biko esperientzia edukitzea, lanpostua atxikita dagoen administrarien kidegoari edo administrari laguntzaileen kidegoari dagozkien lanetan.
RSS