Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2005eko urriaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
4872

AGINDUA, 2005eko irailaren 15ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia betetzeke uzten duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.2.c) artikuluan eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia iragartzen duen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2005eko uztailaren 15eko Aginduaren laugarren oinarrian xedatutakoaren arabera (2005eko abuztuaren 2ko EHAA), honako hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Gizarte Ongizateko Zuzendaritzan hutsik dagoen Goi-kargudunaren idazkari lanpostua betetzeko deialdia betetze uztea. Lanpostua: 1001. kodigoa eta 169. dotazioa.

Bigarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du; hortaz, bere aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal da Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegiren aurrean, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko irailaren 15a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.


Azterketa dokumentala