
188. zk., 2005eko urriaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
4871
AGINDUA, 2005eko irailaren 12koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Gizarte Gaietako Sailburuordetzako Goi mailako Kargudunaren idazkari lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c artikuluan xedatutakoari jarraituz eta lege horretako 10.1.c artikuluak ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau
XEDATU DUT:
Lehenengoa.– Victor Cotillas Ajuria jauna Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Gizarte Gaietako Sailburuordetzako goi mailako kargudunaren idazkari izendatzea. Lanpostua: 1001. kodea, 168. dotazioa eta 18. maila.
Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra.
Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du; hortaz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke berbera eman zuen organoaren aurrean, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegiren aurrean, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2005eko irailaren 12a.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,
JAVIER MADRAZO LAVÍN.
RSS