
188. zk., 2005eko urriaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
4870
AGINDUA, 2005eko irailaren 19koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Victor Cotillas Ajuria jaunak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Gizarte Ongizateko Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola xedatzen duena.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau
XEDATU DUT:
Lehenengoa.– Victor Cotillas Ajuria jaunak, berak hala eskatuta, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Gizarte Ongizateko Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola, eskerrak ematen dizkiodala egindako lanagatik. Lanpostua: 1001. kodea, 169. dotazioa, 18. maila.
Bigarrena.– Kargu-uzte honek 2005eko urriaren 3tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea agortzen du; hala ere, bere aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da agindua eman duen organoaren aurrean. Horretarako epea jakinarazpena egiten den egunean hasi eta hilabetekoa izango da. Bestela ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietarako Vitoria-Gasteizko Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2005eko irailaren 19a.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,
JAVIER MADRAZO LAVÍN.
RSS