
188. zk., 2005eko urriaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Herrizaingo Saila
4869
AGINDUA, 2005eko irailaren 8koa, Herrizaingo sailburuak emana. Honen bidez, Herrizaingo Saileko Sailburuaren Kabinete Zuzendaritzako Goi Karguaren Idazkaria aukera librearen bidez izendatzeko deialdia erabakitzen da.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c artikuluari jarraiki eta 10.1.c artikuluan aitortzen zaizkidan eskumenak erabiliz, hauxe
XEDATU DUT:
Lehenengoa.– Herrizaingo Saileko Sailburuaren Kabinete Zuzendaritzako idazkari izateko, M.ª Isabel Lamsfus Arrien andrea izendatzea. Lanpostuaren kodea: 1001, dotazioa: 59, maila: 18.
Bigarrena.– Izendapen horrek 2005eko irailaren 8tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Administrazio bideari amaiera ematen dion Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik harako hilabeteko epean, eman duen organoaren aurrean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegiaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik harako bi hilabeteko epearen barruan.
Vitoria-Gasteiz, 2005eko irailaren 8a.
Herrizaingo sailburua,
JAVIER BALZA AGUILERA.
RSS