Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2005eko urriaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Herrizaingo Saila
4868

AGINDUA, 2005eko irailaren 8koa, Herrizaingo sailburuak emana. Honen bidez, Herrizaingo Saileko Herrizaingo Sailburuordetzako goi karguaren idazkaria aukera librearen bidez izendatzeko deialdia erabakitzen da.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c artikuluari jarraiki eta 10.1.c artikuluan ezagutzen zaizkidan eskumenak erabiliz, hauxe

XEDATU DUT:

Lehenengoa.– Herrizaingo Saileko Herrizaingo Sailburuordetzako idazkari izateko, M.ª Teresa León Eguren andrea izendatzea. Kodea: 1001, dotazioa: 55, maila: 18.

Bigarrena.– Izendapen horrek 2005eko irailaren 8tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Administrazio bideari amaiera ematen dion agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik harako hilabeteko epean, eman duen organoaren aurrean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegiaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik harako bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko irailaren 8a.

Herrizaingo sailburua,

JAVIER BALZA AGUILERA.


Azterketa dokumentala