
188. zk., 2005eko urriaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Herrizaingo Saila
4867
AGINDUA, 2005eko irailaren 8koa, Herrizaingo sailburuarena, M.ª Isabel Lamsfus Arrien andreak Herrizaingo Saileko Herrizaingo Sailburuordetzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola xedatzen duena.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau
XEDATU DUT:
Lehenengoa.– M.ª Isabel Lamsfus Arrien andreak, berak hala eskatuta, Herrizaingo Saileko Herrizaingo Sailburuordetzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola, egindako lanagatik eskerrak emanez. Lanpostua: 1001. kodea, 55. dotazioa, 18. maila.
Bigarrena.– Kargu-uzte honek 2005eko irailaren 8tik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.
Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta bere aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, jakinarazpena egiten den egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2005eko irailaren 8a.
Herrizaingo sailburua,
JAVIER BALZA AGUILERA.
RSS