Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2005eko uztailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
3983

IRAGARKIA, ibilgailu partikularrak Euskal Herriko Poliziaren Ikastegitik kentzeko errekerimenduak jakinarazteko dena.

Behean aipatzen den ibilgailuaren jabeari, 15 eguneko epean Euskal Herriko Poliziaren Ikastegian bertaratu eta ibilgailua bertatik kentzeko errekerimendua helarazi nahi izan zaion arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeari buruzko 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Hori guztia argitara ematen da, interesatuek norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta ondokoaz ohartarazten zaie:

1.– Ibilgailua Euskal Herriko Poliziaren Ikastegian dago, Arkauten (Gasteiz-Irun errepidea, 5. km). Titularra bera edo ordezkari izendatzen duen pertsona, bertara joan daiteke ibilgailuaren bila, astelehenetik ostegunera 09:00etatik 13:30a arte eta 15:00etatik 16:30a arte eta ostiraletan 09:00etatik 14:00ak arte, eta garraiorako garabi-ibilgailu aproposa ekarri beharko du.

2.– Trafiko eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 71.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz (martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretua), ibilgailua jaso aurretik, hura kaletik kendu eta biltegian edukitzeagatiko gastuak ordaintzeko eskatu ahal izango direla jakinarazten da.

3.– Trafiko eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 71.1.a artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, iragarki hau argitaratzen denetik hamabost egun baliodunera ibilgailua jaso ezean, ibilgailua hiri-hondakin solidoa bailitzan tratatu edo suntsituko da.

Arkaute, 2005eko uztailaren 4a.

Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendaria,

GUADALUPE CAMINO GARCÍA.


Azterketa dokumentala