Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2005eko uztailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Gaintzako Udala
3978

IRAGARKIA, Gaintzako Pilotalekua Erreformatzeko Proiektuko obrak kontratatzeari buruzkoa.

Gaintzako Udal Batzarrak, 2005eko ekainaren 13an egindako Osoko Bilkuran, erabaki zuen onestea Gaintzako Pilotalekua Erreformatzeko Proiektuko obrak kontratatzeko espedientea, proiektu teknikoa eta baldintza administratibo zehatzen plegua barne.

Herri Administrazioen Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen ekainaren 16ko 2/2000 Legegintzako Errege-Dekretuaren 78. artikuluak xedatutakoaren arabera, lehiaketa argitaratu egiten da iragarki honen bidez. Hauek dira xehetasunak:

1.– Esleitzailea: Gaintzako Udal Batzarra.

2.– Kontratuaren xedea: Gaintzako Pilotalekua Erreformatzeko Proiektuko obren exekuzioa.

3.– Exekuzio epea: 4 hilabete.

4.– Tramitazioa, prozedura eta esleitzeko era:

a) Tramitazioa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: kontratuaren prezioa 158.874,00 eurokoa da, BEZa barne. Lehiatzaileek diru-kopuru hori hobetu dezakete.

6.– Bermeak:

a) Behin-behinekoa: ez da eskatzen.

b) Behin betikoa: esleipenaren zenbatekoaren % 4.

7.– Hautagaiek betebeharreko baldintzak: administrazio baldintza zehatzen pleguan eta indarrean dagoen administrazio publikoetako kontratuak arautzen dituen legediak ezartzen dituen baldintzak bete beharko dituzte kontratazioan parte hartu nahi duten hautagaiek.

8.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea:

a) Gaintzako udaletxeko idazkaritzan, astelehenetik ostiralera, bulegoko ordutegian, kontratazio honi dagokion informazioa eskuratu ahal izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta herriko iragarki-taulan argitaratzen denetik kontatzen hasita, proposamenak aurkezteko ematen den epea amaitu arte.

9.– Proposamenen aurkezpena: proposamenak Gaintzako idazkaritza bulegoan aurkeztuko dira, bulegoko ordutegian, 26 eguneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta herriko iragarki-taulan argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatuta.

Gaintza, 2005eko uztailaren 14a.

Alkatea,
SANTIAGO GARMENDIA OLANO.

Azterketa dokumentala