Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2005eko uztailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Garraio eta Herri Lan Saila
3977

EBAZPENA, 2005eko uztailaren 6koa, Garraio eta Herri Lan Saileko Zerbitzu zuzendariarena, “Euskadiko Garraioaren Sare Intermodal eta Logistikoaren Lurraldearen Arloko Planaren hasierako onespenaren proiektua” delakoaren aholkularitza eta laguntza kontratua esleitzeko lehiaketarako deia egiten duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Garraio eta Herri Lan Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Garraio Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: 18A/05.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Euskadiko Garraioaren Sare Intermodal eta Logistikoaren Lurraldearen Arloko Planaren hasierako onespenaren proiektua.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: kontratistaren egoitza.

d) Gauzatzeko epea: hamar hilabete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Guztira: ehun eta laurogei mila hirurehun eta lau (180.304) euro.

5.– Bermeak.

– Behin-behinekoa: ez.

– Behin betikoa: esleipenaren aurrekontuaren % 4.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Garraio Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 97 90.

e) Telefaxa: 945 01 97 88.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2005eko irailaren 5a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez.

b) Bestelako betekizunak: karatularen 20. puntuan adierazitakoaren araberakoak.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2005eko irailaren 8ko 10:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: pleguko 7. klausulan eta karatulako 20. eta 29. puntuetan ezarritakoa.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Garraio eta Herri Lan Saila.

2.a Helbidea: eskaintzak eskutan aurkeztu beharko dira Erregistro Orokorrean, Donostia kaleko 1eko 8. solairuan , lehen aipatutako epearen barruan; edo, bestela, postaz bidali, baina egun horretan bertan posta-bulegoan zein egunetan jarri den egiaztatu eta jakinarazi beharko zaio kontratazio organoari, telex, telefax edo telegrama baten bidez. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira edo eskaintzak jasotzeko finkatutako epea amaitutakoan jasotzen bada bidalketaren komunikazioa, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, jakinarazpenean adierazitako egunetik hamar egun natural igaro eta jaso ez badira, ez dira inola ere onartuko.

3.a Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: hiru hilabete, eskaintzak irekitzeko egunaren biharamunetik hasita.

e) Aldaerak onartzea: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Garraio eta Herri Lan Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1, Lakua 2, 3. aretoa.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2005eko irailaren 16a. Postaz bidalitako eskaintzarik egonez gero: 2005eko irailaren 26a.

e) Ordua: 10:00ak.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

13.– Deialdiari buruzko informazioa ikusteko edo plegua eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.euskadi.net.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko uztailaren 6a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI GURTUBAI ARTETXE.


Azterketa dokumentala