Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2005eko uztailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3974

LEHIAKETA PUBLIKOA, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko ikastetxe publikoetarako jantokietako altzariak hornitzeko, eta material hori entregatu eta instalatzeko kontratazioa egiteko.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Baliabide Material, Informatika eta Antolamendu Zuzendaritza. Ekipamendu eta Kontratazio Zerbitzua.

c) Espediente zenbakia: 026/05.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko ikastetxe publikoetarako jantokietako altzariak hornitzea, eta material hori entregatu eta instalatzea.

b) Loteak: bai, 6 lote.

c) Gauzatzeko lekua: ikastetxe publikoak.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 30 egun.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Guztirako zenbatekoa: 147.507,00 euro.

5.– Fidantzak:

Behin-behinekoa: ez da eskatzen.

Behin betikoa: lizitaziorako oinarrizko aurrekontuaren % 4.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Ekipamendu eta Kontratatazio Zerbitzua.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 83 89/90.

e) Faxa: 945 01 83 35/36.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2005eko abuztuaren 2a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez da eskatzen.

b) Bestelako betebeharrak: berariazko klausula Administratiboen pleguko 22. puntuan finkatutakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2005eko abuztuaren 4ko goizeko 10:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: “A”, “B” eta “C” kartazalak klausula administratiboen pleguan adierazitako agiriekin.

c) Aurkezteko lekua:

1.– Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

2.– Helbidea: Ekipamendu eta Kontratazio Zerbitzuan entregatuko dira, Donostia kalea, 1.

3.– Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: 2005eko abenduaren 31 arte.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea:

a) Entitatea: Lakua II, beheko solairua -2. Sala-.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2005eko abuztuaren 11.

e) Ordua: 10:30.

10.– Bestelako argibideak: adierazitako loteetan lehiatzaileak erakuskari bat aurkeztu beharko du.

11.– Iragarkien gastuak: iragarki ofizialaren gastuak esleipendunaren kontura izango dira.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez da beharrezko.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.euskadi.net

Vitoria-Gasteiz, 2005eko uztailaren 6a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

MIKEL CABELLO PÉREZ.


Azterketa dokumentala