Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2005eko uztailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
3968

LEHIAKETA. Iragarkia, “Arabako Lurralde Ordezkaritzaren jarduera-eremuko erreka eta errekasto ibilguen garbiketa- eta leheneratze-lanen” zerbitzuen administrazio-kontratua esleitzeko dena (KBN C02/036/2005 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C02/036/2005.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Arabako Lurralde Ordezkaritzaren jarduera-eremuko erreka eta errekasto ibilguen garbiketa- eta leheneratze-lanak.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Arabako Lurralde Ordezkaritzaren jarduera-eremua.

d) Gauzatzeko epea: 24 hileko epea finkatzen da, kontratua egin eta biharamunetik aurrera.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Guztira: bederatziehun eta hamabi mila (912.000,00) euro.

5.– Behin-behineko fidantza: hemezortzi mila berrehun eta berrogei (18.240,00) euro.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Eusko Jaurlaritzaren egoitzako beheko solairua, Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010 (Araba).

d) Telefonoa: 945 01 89 31.

e) Faxa: 945 01 90 18.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2005eko abuztuaren 26a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena, hala badago: (taldea, azpitaldeak eta kategoria).

Taldea: O	Azpitaldea: 6	Kategoria: C

b) 120.202,42 euro baino gutxiagoko aurrekontua duten edo sailkatu beharrik ez duten kontratuak, edo Espainiarrak ez diren baina Europar Batasuneko estatuetakoak diren enpresarientzat: eskatzen den ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionalen betekizunak.

Ekonomia- eta finantza-kaudimenari buruzko betekizunak:

Azken hiru urteetan jarduera ekonomiko bat egin izana eskatuko da, lizitazioaren oinarrizko aurrekontua baino gutxienez bost aldiz handiagoko urteko bataz besteko negozio-bolumena egiaztatu beharko delarik, negozio-osoen zenbatekoari eta gauzatutako zerbitzu edo lanei buruzko aitortzaren bidez (APKLren testu bateginaren 16.1.c artikulua).

Gaitasun teknikoa edo zientifikoari buruzko betekizunak:

a) Kontratua burutzeko arduradunen ikasketa- eta lanbide-titulazioak.

Lanak ingurugiro-zereginen, informatika-zereginen eta informazio geografikoari buruzko zereginen garapen paraleloa barne hartzen duenez, beharrezkoa da parte hartzen duen pertsonalak ondorengo titulu akademikoak izatea (baita homologatuak eta baliokide deklaratuak ere). Hau egiaztatzeko dagozkion tituluak edo dagozkion profesionalen elkargoen egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu.

– Ingeniariak edo Ingeniari teknikoak edo Geografian lizentziatuak.

– Fisikan lizentziatuak edo Informatika-ingeniariak.

b) Enpresak eta ondoren aipatzen diren pertsonek gauzatutako lan nagusien zerrenda, adierazten den aldian lan-motari dagokionez:

– Ingeniariak edo Ingeniari teknikoak edo Geografian lizentziatuak: GIS gaietan 3 urteko esperientzia, eta ahal dela informatika- eta ingurugiro-ezagutzak.

– Fisikan lizentziatuak edo Informatika-ingeniariak: GIS aplikazioen garapenean 3 urteko esperientzia, eta ahal dela ingurugiro-ezagutzak.

c) ARCGISTM tresnek proiektu honetan duten garrantzia eta espezifikotasuna ikusirik, enpresak tresna hauek eskuragarri dituela egiaztatu beharko du, enpresa banatzaileak emandako egiaztagiri baten bidez edo integratzailea edo Business Partner dela egiaztatuz.

d) Kalitate-kontrolerako enpresak hartu dituen neurrien aitorpena: ingurumen-kudeaketan, proiektuen garapenean eta ISO 9002 eta 14001 arauetan oinarritutako lan-arriskuen aurreikuspenean kalitate-ziurtagiria kreditatu beharko da edo honekin bat datozen bestelako akreditazioak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2005eko abuztuaren 29a, 10:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan zehaztutakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

2.a Helbidea: Donostia kalea 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitzako beheko solairua).

3.a Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010 (Araba).

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak onartzea: ez da aldaerarik onartuko.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua:

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Donostia kalea 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitzako beheko solairua).

c) Herria: Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 2005eko irailaren 7a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna (hala egin bada): 2005eko uztailaren 7a.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.contratacion.info

Vitoria-Gasteiz, 2005eko uztailaren 7a.

Kontratazio zerbitzuburua,

FRANCISCO JAVIER ELOLA DEL RÍO.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA, ez dagoenez.


Azterketa dokumentala