Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2005eko uztailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
3966

IRAGARKIA, “Erandion (Bizkaia) Ertzaintzaren egoitza nagusiko bigarren sarreraren obrak” xedetzat dituen obra-kontratu administratiboa esleitu dela argitara emateko dena (KBN C01/16/2004 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Herrizaingo sailburua. Herrizaingo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C01/16/2004

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: obrak.

b) Helburua: Erandion (Bizkaia) Ertzaintzaren egoitza nagusiko bigarren sarreraren obrak.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den aldizkari ofiziala eta eguna: 2005eko otsailaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 33. zenbakia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Zenbatekoa guztira: bost milioi ehun eta bi mila eta euro bat eta berrogeita hamahiru zentimo (5.102.001,53).

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2005eko ekainaren 29a.

b) Kontratista: Brues y Fernández Construcciones, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: lau milioi berrogeita hamazazpi mila hirurehun eta laurogeita bat euro eta hirurogeita hamabi zentimo (4.057.381,72).

Vitoria-Gasteiz, 2005eko uztailaren 4a.

Ondare eta Kontratazio burua,

FRANCISCO JAVIER ELOLA DEL RÍO.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA, ez dagoenez.


Azterketa dokumentala