Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2005eko uztailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
3965

EDIKTUA, desahuzioaren eta errentak erreklamatzearen gaineko 84/05 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Gernika-Lumoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian, Miguel Ángel Vadillo Embeitak eskatuta, L2 84/05 hitzezko judizioa bideratu da, Idurre Barayazarra Ibargüengoitiaren eta Ekintza Montero Foruriaren aurka, desahuzioa eta errentak erreklamatzea dela-eta. Judizio horren epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza ondokoak baitira:

101/05 EPAIA

Gernikan (Bizkaia), bi mila eta bosteko ekainaren zortzian.

Maria Amaia Polo Pérez, Gernika eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko epaileak 84/04 PZLb desahuzioaren gaineko ahozko judizioari buruz epaitegi honetan jarraitutako aurreko autoak ikusi ditu. Autoetan honakoek hartu dute parte: batetik, auzi-jartzailea, Miguel Ángel Vadillo Embeita, Luengo prokuradoreak eta Olaortua letraduak lagunduta, eta, bestetik, demandatuak, Idurre Barayazarra Ibargüengoitia eta Ekintza Montero Foruria, auzi-iheslariak; autook errentak ez ordaintzeagatiko desahuzio-eskariaren eta errentak erreklamatzearen gainekoak izan dira,

EPAITZA

Baietsi egin dut Luengo prokuradoreak Miguel Ángel Vadillo Embeitaren izenean eta ordez aurkeztu duen demanda; horrenbestez, deklaratu behar dut eta deklaratzen dut suntsituta dagoela Gernikan, Pablo Picasso kalea 11-2. helbidean kokatuta dagoen etxebizitzaren errentamendu-kontratua, eta demandatuaren desahuzioa deklaratzen dut. Giltzak itzuli direnez, eta honekin finkaren edukitza, ez da eskatu bezala etxetik bota beharrik.

Halaber, Idurre Barayazarra Ibargüengoitia eta Ekintza Montero Foruria kondenatu behar eta kondenatzen ditut auzi-jartzaileari 641 euro ordaintzera.

Auzialdian sortutako kostuak demandatuei ezartzen dizkiet.

Inpugnatzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua).

Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bidez egin beharko da errekurtsoa, jakinarazpenaren hurrengo egunetik aurrera, bost egun balioduneko epearen barruan. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Eta epai honen bitartez erabaki, agindu eta sinatu dut.

Halaber, argitze-autoa eman da eta hauxe dio hitzez hitz:

AUTOA

Epailea: María Amaia Polo Pérez.

Lekua: Gernika-Lumo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta bosteko ekainaren hamaseia.

AURREKARIAK

Bakarra.– Prozedura honetan 101/05 epaia eman zen 2005-06-08an, alderdiei honen berri eman ostean ohartu gara epaitzak ez duela jasotzen demandan eskatzen zen kondena printzipalaren zenbatekoa, baizik eta prozedura honen tramitazioan gainditzen joan diren kopuruen zenbatekoa.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Botere Judizialari buruzko Lege Organikoa ordena judizial guztiei aplika dakieke, eta bere 267. artikuluaren 4. idatz-zatian ezartzen denez, autoek eta epaiek akatsak edo omisioak badituzte, eta guztiz gauzatzeko zuzendu egin behar badira, auto bidez zuzendu ahalko dira, aurreko idatz-zatian, 3.ean, ezarritako epeak eta prozedura erabiliz.

Bigarrena.– Egitateak kontuan hartuta, behar bezalako kondenaren zenbatekoaren 101/05 epaiaren epaitzan egindako omisioa zuzendu behar da; honakoa dioenean: “Idurre Barayazarra Ibargüengoitia eta Ekintza Montero Foruria kondenatu behar eta kondenatzen ditut auzi-jartzaileari 641 euro ordaintzera”, beste hau esan behar du “Idurre Barayazarra Ibargüengoitia eta Ekintza Montero Foruria kondenatu behar eta kondenatzen ditut auzi-jartzaileari 1.850 euro gehi 641 euro ordaintzera”.

XEDAPENAK

Honela, 2005-06-08an emandako 101/05 epaiaren epaitzan ohartutako omisioa zuzentzen da eta ebazpen honen Zuzenbideko Bigarren Oinarrian adierazi bezala idatzia geratzen da.

Sar bedi ebazpen hau Epaien Liburuan eta bidal bedi testigantza auto nagusietara.

Inpugnatzeko modua: auto honen aurka ez dago errekurtsorik aurkezterik; hala ere, badago jatorrizko ebazpenaren aurka egiterik; jakinarazpenean adierazi zen zein errekurtso aurkez daitezkeen (Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 267.7 artikulua).

Aurreko atalean aipatzen diren errekurtsoak aurkezteko epeak eten egingo dira, ebazpena zuzentzeko eskabidea aurkezten bada; dena den, auto hau jakinarazten den egunaren hurrengo egunetik aurrera zenbatu beharko dira (BJLOren 267.8 artikulua).

Eta epaileak ebatzi eta sinatu egiten du. Fede ematen dut.

Demandatuei, Idurre Barayazarra Ibargüengoitiari eta Ekintza Montero Foruriari, legez jarritako moduan jakinarazteko egin dut ediktu hau, Gernika-Lumon (Bizkaia), bi mila eta bosteko uztailaren lehenean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala