
142. zk., 2005eko uztailaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 7 Zenbakiko Epaitegia
3964
EDIKTUA, 944/04 prozeduraren ondoriozkoa.
Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 944/04, kargak kentzeko espedientea.
Demandatzailea: Inmobiliaria Ipintza, S.A.
Abokatua: Julián María de Celis Arrastoa.
Prokuradorea: Isabel Natalia Cacho Echeverria.
Kargaren titularrak: Zerga Administrazioko Estatuko Agentzia, Entidad de Financiación Cortes de Navarra, S.A., Banco de Inversión y Servicios Financieros, S.A.
Gaia: borondatezko jurisdikzioa.
Aipatutako judizioaren gainean epaia eman da, zeinaren epaitza honako hau baita:
Baietsi egin dut kargak kentzeko, Inmobiliaria Ipintza SAren ordez, Isabel Natalia Cacho Echeverria prokuradoreak egindako eskaria. Beraz, aurrekarietatik lehenengoaren a, c eta d idatz-zatietan zehaztuta dauden afektazioz bermatutako kredituak zein hipoteka-kredituak iraungita deklaratzen dira preskripzioz; halaber, erabaki da aurrekarietatik lehenengoaren a-tik l-ra bitarteko idatz-zatietan, biak barne, aipatutako finkei dagozkien afektazio-idazpenak eta hipotekaren inskribapena deuseztatzea, Donostia-San Sebastiángo 3 zenbakiko Jabetza Erregistroan egindakoa.
Ebazpen hau irmo egiten denean, eman bekio horren lekukotza eskatzaileari, kitapena egiteko titulu gisa balio diezaion.
Jakinaraz bekie ebazpen hau kargen titularrei, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera. Zerga Administrazioko Estatuko Agentziari jakinarazpena egiteko, bidal bekio Komunikazio Egintzen Zerbitzu Orokorrari (KEZO) dagokion zedula. Jakinaraz bekie Entidad de Financiación Cortes de Navarra, S.A. eta Banco de Inversión y Servicios Financieros, S.A. sozietateei, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez, eta entregatu ediktu hori Cacho prokuradoreari dagozkion eginbideez ardura dadin.
Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua).
Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bidez egin beharko da errekurtsoa, jakinarazpenaren hurrengo egunetik aurrera, bost egun balioduneko epearen barruan. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).
Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.
Kargen titularrek, Entidad de Financiación Cortes de Navarra, S.A. eta Banco de Inversión y Servicios Financieros, S.A. sozietateek, helbidea egun non duten ez dakigunez, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz (PZLb).
Ebazpenaren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.
Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bidez egin beharko da errekurtsoa, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bost egun balioduneko epean. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago epaitegi honetako idazkaritzan.
Donostia-San Sebastián, 2005eko uztailaren 4a.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS