Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2005eko uztailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
3963

EDIKTUA, adostasunik gabeko banaketaren gaineko L2 327/04 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: L2 327/04, adostasunik gabeko banaketa.

Demandatzailea: Silvia Bodon Vivas.

Abokatua: Elena Arrizabalaga Zaldua.

Prokuradorea: Inés Elena Rodríguez Molinero.

Demandatua: Samuel Báez Báez.

Gaia: L03 banaketa.

2005-06-13an, erreferentziako judizioan epaia eman da, zeinaren xedapenezko zatia ondoko hauxe baita:

EPAITZA

Inés Elena Rodríguez Molinero prokuradoreak, Silvia Bodon Vivasen ordez eta izenean, Samuel Báez Báez auzi-iheslariaren aurka aurkeztutako banaketa-demanda zati batean baietsi dut; beraz, goian aipatutakoen ezkontzaren legezko banaketa deklaratzen dut legezko ondorio guztietarako. Hartutako neurriak:

Auzilarien banaketa; beraz, aske dira beren helbidea adierazteko.

Amak izango du adin txikiko alabaren zaintza eta babespea; guraso-ahala bi gurasoena izango da.

Adin txikiko alabaren elikadura-pentsio gisa, senar eta aita denak 342,58 euro ordaindu beharko dizkio emazteari hilero, aurreratuta eta hil bakoitzaren lehenengo bost egunen barruan, emazteak izendatzen duen kontuan dirua sartuz; zenbateko hori urtero urtarrilean eguneratu egin beharko da Estatistikako Institutu Nazionalak edo hori ordezkatzen duen erakundeak argitaratutako prezioen aldaketen arabera, oinarritzat aurreko urtealdia hartuz, lehen eguneratzea 2006ko urtarrilean burutuko delarik; ordainketa egin ezean, bidezko legezko neurriak hartuko dira.

Adin txikiko alabaren osasunari edo hezkuntzari dagokienez sortutako ezohiko gastuak bi gurasoek erdi bana ordainduko dituzte, gastu hori egiteko beharra justifikatu ondoren.

Ezkontzako ekonomia-erregimena desegitea erabaki da; alderdiek elkarren edo epailearen baimena beharko dute administrazio arruntetik at geratzen diren erabilera- eta kudeatze-egintzak gauzatzeko.

Ez da beharrezkoa bestelako neurriak hartzea.

Prozedura honen izapideak egiterakoan sorrarazitako kostuak ez zaizkio berariaz inori ezarriko.

Epai hau irmoa egin ostean, eman bekio horren berri ezkontza inskribaturik dagoen erregistro zibilari. Horretarako, dagokion idatzagiria egin, orri-bazterrean epaiaren idatzoharra jartzeko.

Epai honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke. Jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik harako bost egun balioduneko epearen barruan eta epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa. Errekurtso horretan, bestalde, apelatutako ebazpena aipatu beharko da, errekurritzeko borondatea adierazi eta aurkatutako erabakiak zehaztu (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 457.2 eta 774. artikuluak).

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Samuel Báez Báez demandatuaren gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da.

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bidez egin beharko da errekurtsoa, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bost egun balioduneko epean. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago epaitegi honetako idazkaritzan.

Bilbao (Bizkaia), 2005eko ekainaren 30a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala