
142. zk., 2005eko uztailaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Bilboko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
3962
EDIKTUA, L2 585/04 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).
Judizioa: L2 585/04 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Trauko zeharkaleko 6 zenbakiko J.E.
Abokatua:
Prokuradorea: Jaime Villaverde Ferreiro.
Demandatua: Aitor Benito Fernández.
Gaia: N01 arrunta.
Aipatutako judizioaren gainean epaia eman da, zeinaren epaitza honako hau baita:
Baietsi egin dut Bilboko Trauko zeharkaleko 6ko jabekideen erkidegoak jarritako demanda; beraz, Aitor Benito Fernández kondenatzen dut demandatzaileari 30.326,35 euro gehi judizioko kostuak ordaintzera.
Demandatuak, Aitor Benito Fernándezek, egun helbidea non duen ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.
Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Bizkaiko Probintzia Auzitegian.
Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bidez egin beharko da errekurtsoa, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bost egun balioduneko epean. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago epaitegi honetako idazkaritzan.
Bilbao (Bizkaia), 2005eko uztailaren 5a.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS