Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2005eko uztailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia
3961

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzearen gainean bideratutako 550/95 munta txikiko judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Alejandro López Martínezek, Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko idazkaria naizen aldetik, hau

JAKINARAZTEN DUT:

6.966,40 euro (1.159.111 pezeta) gehi interesetarako kalkulatutako 2.690,97 euro (447.739 pezeta) erreklamatzeko, Ricardo Mateo Salinas eta Mariano Mateo Echevarriaren aurka, Banco Santander Central Hispanoamericano SAk eskaturik, epaitegi honetan bideratutako 550/95 betearazpen-prozesuan honako hau erabaki da: hogei eguneko epearen barruan, tasazio-prezioarekin ondoren zehazten diren ondasunak enkantean jartzea:

ENKANTEAN ZEIN ONDASUN ETA ZEIN BALIOREKIN ATERAKO DIREN

Hiri-finka: berrogeita hemeretzi. Egun, Juan Antonio Zunzunegui 4, B etxeko hirugarren goiko solairuko eskuineko etxebizitza. Bilboko 2 zenbakiko Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 1707 liburua, 176 liburukia, 013. eta hurrengo folioak, 38.316 finka.

Balioespena: 607.038,00 euro.

% 3,47ko partaidetza zatitu gabea: hiri-finka: hirurogeita hamaika. Hamabosgarren solairuko ezkerreko etxebizitza, Trenbidearen etorbideko B etxearen elementu komunen ehuneko hamazazpi zentimoren partaidetza duena (% 0,17), egun 4 zenbakia duena, finkako atezainaren ohiko etxebizitza.

Balioespena: 8.672,00 euro.

% 7,881ko partaidetza zatitu gabea: bigarren sotoko solairuko lokala, ibilgailuak aparkatzeko edo gordetzekoa. José Antonio etorbidean kokatuta dago, aldi baterako 26 zenbakia duen “Apartamentos Avenida” eraikuntzaren zatia da.

Balioespena: 32.085,00 euro.

Enkantea epaitegi honen egoitzan egingo da, Bide Onera z/g, 3. solairua, 48901 PK, irailaren 19ko 10:00etan.

ENKANTEKO BALDINTZAK:

1.– Baldintza hauek bete beharko dituzte lizitatzaileek:

1) Behar bezala identifikatu beharko dira.

2) Enkanteko baldintza orokorrak eta partikularrak zein diren badakitela deklaratu beharko dute.

3) Ondasunek enkantera ateratzean izango duten balioaren % 30a epaitegi honen Kontsignazio eta Gordailuen Kontuan sartu izanaren ordezkagiria aurkeztu beharko dute (Banesto Taldea, Banco Español de Crédito, 4690000015055095 zk.) edo, bestela, kopuru horri dagokion banku-abalaren ordezkagiria. Lizitatzaileak gordailua zati batean edo osorik hirugarren batengandik jasotako zenbatekoekin egiten badu, halaxe jasota utzi beharko da ordezkagirian, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 652. artikuluko 2. paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako.

2.– Betearazleak bakarrik egin ahal izango du postura, errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena atxikiz.

3.– Enkantea iragartzen denetik egiten den arte aurkez daitezke posturak: idatziz, kartazal itxi batean eta aurrez aipatutako baldintzak betez.

4.– Posturarik onena balorazioaren % 70etik gorakoa bada, errematea postura handiena egin duenari ematea onartuko da. Txikiagoa bada, berriz, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 670. artikuluan xedatutakoa bete beharko da.

5.– Epaitegi honetako idazkaritzan dago erregistroko ziurtagiria, eta jabetza-tituluen falta zuzendu gabe ateratzen dira enkantera ondasunak. Hipoteka Legea betearazteko Araudiaren 140. artikuluko 5. arauan aurreikusitakoa errespetatuko da. Enkantean parte hartzeak berez dakar posturagileek egoera hau onartzea, eta ondokoak ere bai: egintzako kredituari dagozkion zergak eta kargak, halakorik bada, indarrean dirautela, lizitatzaileak bere egiten dituelarik; eta onartu egiten duela horien ondoriozko erantzukizunetik subrogaturik geratzea, baldin eta errematea bere aldekoa bada.

6.– Prozesuan ez da aipatzen enkantean jarriko den higiezinean beste inor dagoen, betearazpena egingo zaion pertsonaz kanpo.

7.– Ezinbestekoren bat edo epaitegi honi egotzi ezin zaion kausaren bat dela-eta, enkantea ezin bada egin ipinitako egun eta orduan, edo oker bat eginez igande edo jaiegun bat izendatu bada, enkantea hurrengo egun baliodunean ordu berean egingo dela ulertu beharko da (larunbata ez da sartzen egun baliodun horietan). Zordunak euren bizilekuan ez badaude eta enkantea hor jakinaraztea ezinezkoa izan bada, ediktu honek balioko du zordunei enkantearen berri emateko.

Barakaldo (Bizkaia), 2005eko ekainaren 28a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala