
142. zk., 2005eko uztailaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Bizkaiko Probintzia Auzitegia
3960
EDIKTUA, 379/04 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.
Bizkaiko Probintzia Auzitegia – 3. Sekzioa.
Errekurtsoa: 379/04 prozedura arrunta, apelazioa.
Errekurtsogilea: José Maria Padro Escala eta Irebasi, S.L.
Prokuradorea: Paula Basterreche Arcocha eta Maria Dolores de Rodrigo Villar.
Abokatua: José Luis Ron de la Peña eta Juan José San Miguel Sáez de Jáuregui.
Errekurritua: Serafín Hilario García Toro, José Ramón Sánchez Rodríguez, Ángel Moreno Sánchez, Agustín González Martínez, Patricio Maria Mendinueta Garin, Ana Rosa López Vega, Javier Cañedo González, Fernando Bolaño Álvarez, Julián Salvador Gana Lerchundi, José Maria García Moralejo, Miguel Capilla Ledesma, Miguel Ángel Ugidos Vitores, Juan Ramón Fernández Sanz eta José Ramón Novo Velasco.
Prokuradorea: María Basterreche Arcocha.
Abokatua: Jesús Maria Sainz de Rozas Lafita.
Aipatutako errekurtsoaren gainean epaia eman da eta honako hau izan da epaitza:
EPAITZA
Ezetsi egin ditugu 2004ko martxoaren 2an, Irebasi, S.L. eta José María Padro Escalak jarritako apelazio-errekurtsoak, 51/03 prozedura arrunteko autoetan Barakaldoko 2 zenbakiko Lehen Auzialdiko Epaitegiak emandako epaiaren aurkakoak; beraz, berretsi egin behar eta berresten dugu ebazpen hori eta apelatzaileei berariaz ezartzen dizkiegu bigarren auzialdi honetan sortutako kostuak.
Itzul bitez autoak jatorrizko epaitegira. Epai honen lekukotza ere bidaliko da, bete dadin.
Epai honen egiaztagiria erroiluari batuko zaio. Epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dugu.
Tallesin, S.L. apelatuak, egun helbidea non duen ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago epaitegi honetako idazkaritzan.
Bilbao, 2005eko ekainaren 29a.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS