Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2005eko uztailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
3958

EBAZPENA, 2005eko ekainaren 1ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendariarena, EB3-2486/02-XU espedientean Daniel Pardavila Sardon jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duena.

AURREKARIAK:

1.– Daniel Pardavila Sardon jaunak eta Alaitz García de Vicuña andreak 2002ko abenduaren 18an finantza-laguntzarako egindako eskabidearekin batera hasi ziren jarduketa hauek. Andoaingo udalerriko Aita Larramendi kaleko 6an, 3. solairuko A hizkian dagoen etxebizitza libre erabilia erosteko egin zuten eskabidea. Eskabidearekin batera etxebizitzaren erosketari eta diru-laguntzen eskatzaileari buruzko agiriak aurkeztu zituzten.

2.– Espedientea izapidetu ondoren, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Gipuzkoako lurralde ordezkariaren 2004ko abenduaren 9ko Ebazpenaren bidez, baliogabetu egin ziren 2003ko apirilaren 30eko Ebazpenaren bidez emandako diru-laguntzak, etxebizitza arauek finkatutako hamar urteko epea amaitu baino lehen saldu zelako.

3.– Daniel Pardavila Sardon jaunak, 2005eko urtarrilaren 4an, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen ebazpen horren aurka, berarekin bat ez baitzetorren. Bere ustez, jabariaren erdia baino saldu ez zuenez gero, diru-laguntzaren erdia baino ez zuen itzuli behar. Errekurritutako ebazpena berraztertzeko eskatzen du.

Aurrekari horiek oinarri hartuz, honakoak azaltzen dira:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK:

1.– Sail honetako Zerbitzu zuzendaria da errekurtso hori ebazteko eskumena duena, horrela xedatzen baita Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 12ko 40/2002 Dekretuan. Errekurtsoa, nolanahi ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitakoari jarraituz aurkeztu da.

2.– Errekurtsogileak interesduna dela egiaztatzen du, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 31. artikuluan jasotako ondorioetarako. Bestalde, arau horren 114. eta 117. artikuluetan zehaztutako epean eta eran aurkeztu da errekurtsoa.

3.– Espediente hau izapidetzeko honako prozedura-arauak erabili dira: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2002ko urriaren 9ko Agindua, Etxebizitza erosteko finantza-neurriei buruzkoa; abenduaren 30eko 315/2002 Dekretua, babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa, eta arau bateragarriak eta horiekin bat datozenak.

4.– Agindu horrek honela dio 4.5 artikuluan: jasotako finantza-neurrien bidez eskuratzen diren etxebizitza ezin izango dira eskualdatu 10 urteko epean (salerosketa-eskritura publikoa formalizatzen den egunetik aurrera kontatzen hasita), Administrazioari jasotako laguntza eta honi dagozkion legezko interesak itzultzen ez bazaizkio. Ondorio horietarako, ezkontza-banantzeen edo dibortzioen ondorioz etxebizitza osoa titular-kide bati esleitzea ez da eskualdaketatzat hartuko.

Eskuartean dugun honetan, espedientean dauden agiriei darienez, Tolosako Jabego Erroldak emandako argibideei jarraituz, etxebizitzaren jabekide bati -Daniel Pardavilla jaunari- jabego osoa esleitu zaiola egiaztatu da. Esleipen hori ezkontza-banatze edo dibortzioaren ondoriozkoa ez denez, hamar urteko epea amaitu baino lehen egin da eskualdaketa; beraz, ezinda eskabidea onartu eta lurralde-ordezkariak hartutako Ebazpena zuzena da.

Aipatutako legezko manuak, horiekin bat datozenak eta oro har erabilgarri direnak ikusita, hauxe

EBATZI DUT:

Daniel Pardavila Sardon jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoari ezezkoa ematea. Errekurtsoa Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Gipuzkoako lurralde ordezkariak EB3-2486/03-XU espedientean hartutako ebazpenaren aurka aurkeztu zen, eta bere hartan sendetsi behar da zuzenbidearekin bat baitator.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du; hala ere, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Donostia-San Sebastiángo Administrazioarekiko Auzietako dagokion Epaitegian. Horretarako epea ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta bi hilabetekoa izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko ekainaren 1a.

Zerbitzu zuzendaria,

MIKEL ARANA ECHEZARRETA.


Azterketa dokumentala