Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2005eko uztailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
3957

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko aginduarena: Agindua, 2005eko ekainaren 3koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Errenteriako Herrigune Historikoaren Birgaitze Integratuko Eremuaren muga aldatzen duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen ekainaren 1eko 155/1993 Dekretuak 24.1 artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa hutsak zuzentzea, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.

Errenteriako Herrigune Historikoaren Birgaitze Integratuko Eremuaren muga aldatzen duen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2005eko ekainaren 3ko Agindua 2005eko uztailaren 14an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 134. zenbakian, eta bertan aipatutakoen moduko akatsak ikusi direnez, aipatutako aginduaren eranskineko planoa argitaratzen da osorik.


Azterketa dokumentala