
142. zk., 2005eko uztailaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Errenteriako Udala
3955
EBAZPENA, 2005eko uztailaren 1ekoa, Errenteriako Udalarena (Gipuzkoa), plantilan hutsik dauden Udaltzaingoko zortzi Agente plaza betetzeko deialdiari buruzkoa.
Gipuzkoa Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean, 2005-06-30eko 123. zenbakian, argitaratuta daude Udaltzaingoko zortzi Agente plaza betetzeko deialdia arautuko duten oinarriak, txanda irekian. Plaza hauek D taldean sailkatuta daude eta Administrazio Bereziko eskalan, Zerbitzu Berezietako azpieskalan eta Udaltzaingoa eta laguntzaileak klasean kokatuak.
Eskariak aurkezteko epea hogei lanegunekoa izango da, behin iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Deialdi honi buruzko gainontzeko iragarkiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.
Errenteria, 2005eko uztailaren 1a.
RSS