
142. zk., 2005eko uztailaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Errenteriako Udala
3954
EBAZPENA, 2005eko uztailaren 1ekoa, Errenteriako Udalarena (Gipuzkoa), plantilan hutsik dagoen atezain plaza bat betetzeko deialdiari buruzkoa.
Gipuzkoa Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean, 2005-06-30eko 123. zenbakian, argitaratuta daude atezain plaza bat betetzeko deialdia arautuko duten oinarriak, txanda irekian. Plaza hau E taldean sailkatuta dago eta Administrazio Bereziko eskalan, Zerbitzu Berezietako azpieskalan eta Betebehar Bereziak dituzten lanpostuen klasean kokatua.
Eskariak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izango da, behin iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Deialdi honi buruzko gainontzeko iragarkiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.
Errenteria, 2005eko uztailaren 1a.
RSS