Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2005eko uztailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3953

AGINDUA, 2005eko uztailaren 22koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Pedro Ochoa Bernales jauna Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkari kargutik kentzea xedatzen duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2. artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz,honako hau,

XEDATU DUT:

Lehenengoa.– Pedro Ochoa Bernales jauna, berak eskatuta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkari lanpostutik kentzea (1000. kodea, 6. dotazioa, 29. maila), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargutik kentze honek 2005eko uztailaren 22tik aurrera hartuko du indarra.

Hirugarrena.– Agindu honetan amaitzen da administrazio-bidea, eta, nahi izanez gero, agindu hau eman duen organoari berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke, hilabeteko epean agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, jakinarazpena egiten den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko uztailaren 22a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


Azterketa dokumentala