Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2005eko uztailaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Muxikako Udala
3729

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko aginduarena: Agindua, Miango-Agerre-Untxeka izeneko jarduera ekonomikoen lurzoru urbanizagarria sortzeko, Muxikako Udal Plangintzaren Arau Subsidiarioen aldaketa puntualaren hasierako onarpenari buruzkoa.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen ekainaren 1eko 155/1993 Dekretuak 24.2 a) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.

2005eko uztailaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (126. zk.) iragarki hau argitaratu zen: Miango-Agerre-Untxeka izeneko jarduera ekonomikoen lurzoru urbanizagarria sortzeko, Muxikako Udal Plangintzaren Arau Subsidiarioen aldaketa puntualaren hasierako onarpenari buruzkoa. Iragarki horretan akats bat egin dela ikusi dugunez, zuzendu egingo dugu.

– Lehenengo idatz-zatian, 2. puntuan, 12970. orrialdean, hau dio:

«….bideragarritasun arazoak …»

Eta hau esan behar du:

«….bide-arazoak …»


Azterketa dokumentala