Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2005eko uztailaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
3727

IRAGARKIA, Avícola de Oikina SAL enpresak lehorretik itsasora isurketak egiteko aurkeztu duen baimen-eskariaren espedientea jendaurrean jartzeko.

Espedientearen kodea: 1-02/V/G

Eskatzailea: Avícola de Oikina SAL.

Jarduera: oilaskoak, untxiak eta bestelako hegaztiak merkaturatzea.

Jardueraren kokapena: Oikia Auzoa z.g. - Zumaia (Gipuzkoa).

Ingurune hartzailea: Urola ibaiaren itsasadarra.

Isurketa gunea:

UTM koordenatuak:

X= 561.906.

Y= 4.792.874.

Isurketa mota eta bolumena: industriako urak eta ur sanitarioak (urtean 7.421 m3).

Hori guztia orok jakin dezan ematen da argitara, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasita hogei (20) eguneko epean, hala ezartzen baitu abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuaren (irailaren 23ko EHAA) 16.3 artikuluak, eskatutako baimenak kalteak eragiten dizkietela irizten dutenek erreklamazioak aurkez ditzaten, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Donostiako Lurralde Bulego honetan (Kristina Infantaren kalea 11 - Begoña Etxea). Bertan, espedientea eskura izango da nahi duenak azter dezan.

Donostia-San Sebastián, 2005eko maiatzaren 31.

Gipuzkoako Lurralde Bulegoko burua,

J. JULEN GOIKOETXEA GURRUTXAGA.


Azterketa dokumentala