
134. zk., 2005eko uztailaren 14a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
3726
IRAGARKIA, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak gora jotzeko zenbait errekurtso ebazteko emandako zenbait agindu jakinarazten dituena. Amnistiari buruzko Legean jasotako kasuen ondorioz askatasun-gabetzea jasateagatik egindako konpentsazio-eskariak ezeztatzearen kontra jarri ziren errekurtso horiek, azaroaren 19ko 280/2002 Dekretuaren babespean.
Eranskinean aipatutako aginduak jakinarazi nahi baina halakorik lortu ez denez, iragarpen hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluan xedatutakoa betez.
Hori guztia argitara ematen da, interesatu guztiek horren berri izan dezaten, ondorengo zehaztapen eta guzti:
1.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua da horretarako eskumena duen organoa, hala xedaturik baitago Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren otsailaren 12ko 40/2002 Dekretuan. Hori dela eta, iragarki honen eranskinean jasotako datu banakatuak dituzten espedienteetan sailburuak ebatzi du Gizarte Gaietako sailburuordearen 2004ko maiatzaren 7ko Ebazpenaren kontra jarritako gorako errekurtsoak dagozkien aginduekin osorik edo zati batean onestea. Ebazpen hura, Amnistiari buruzko Legean jasotako kasuen ondorioz askatasun-gabetzea jasateagatik eta azaroaren 19ko 280/2002 Dekretuaren babespean aurkeztutako konpentsazio-eskariei buruzkoa zen.
2.– Ebazpen hau irmoa da administrazio-bidean, eta bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian. Ebazpena jasotzen den egunaren biharamunean hasi eta bi hilabetekoa izango da horretarako epea.
3.– Interesatuek Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzan eskuragarri izango dituzte jarritako gorako errekurtsoak ebazten dituzten sailburuaren aginduen testu osoak.
Vitoria-Gasteiz, 2005eko ekainaren 24a.
Zerbitzu zuzendaria,
MIKEL ARANA ETXEZARRETA.
ERANSKINA
Espediente 	Errekurtso-egilearen 	Gorako errekurtsoa	Errekurtsoa ezetsi	Ezeztapenaren
zenbakia	izen-deiturak	jarri zen eguna	zen eguna	 arrazoia	
1140	Manuela Corta Sarasola	2004-05-28	 2005-04-07	Ez zuen egiaztatu askatasun-gabetzearen kasua 					Amnistiari buruzko Legean jasota dagoenik.	
6680	Amparo Sánchez Insua	2004-06-07	2005-02-28	 Ez zen egiaztatu askatasun-gabetzeak eskatutako					gutxieneko denbora iraun zuenik.	
4352	María Rodríguez Coto	2004-06-10	2005-03-18	 Ez zen egiaztatu askatasun-gabetzeak eskatutako					gutxieneko denbora iraun zuenik.	
2006	Nicolasa Rojo Corrales	2004-06-10	 2005-03-18	Ez zen egiaztatu askatasun-gabetzeak eskatutako					gutxieneko denbora iraun zuenik.	
7791	Ignacia Iriarte Múgica	2004-07-06	 2005-03-18	Ez zen egiaztatu balioezintasunaren ondoriozko					umezurtz-pentsiorik jasotzen zuenik.
				Ez zen egiaztatu kotizatu gabeko 			 			umezurtz-pentsiorik jasotzen zuenik.	
4719	Jose María Coello Uriarte	2004-06-16	 2005-03-18	Ez zen egiaztatu askatasun-gabetzeak eskatutako 				gutxieneko denbora iraun zuenik.	
6512	Antonio Anduiza Gastelu	2004-12-20	 2005-04-07	Ez zen egiaztatu askatasun-gabetzeak eskatutako 				gutxieneko denbora iraun zuenik.	
265	Elisa Ganchegi Telleria	2004-05-24	 2005-05-09	Ez zuen egiaztatu askatasun-gabetzearen kasua 					Amnistiari buruzko Legean jasota dagoenik.	
1934	Blanca Margarita Ochoa Egaña	2004-08-02	 2005-03-31	Ez zen egiaztatu askatasun-gabetzeak eskatutako 				gutxieneko denbora iraun zuenik.	
7550	Cándida Bilbatua Bilbatua	2004-06-11	 2005-03-31	Ez zen egiaztatu askatasun-gabetzeak eskatutako 				gutxieneko denbora iraun zuenik.	
3440	Benito Ibarrondo Martínez	2004-06-21	 2005-03-31	Ez zen egiaztatu askatasun-gabetzeak eskatutako 				gutxieneko denbora iraun zuenik.	
6833	Joaquina Sáenz Pérez	2004-06-22	2005-03-31	 Ez zen egiaztatu askatasun-gabetzeak eskatutako 				gutxieneko denbora iraun zuenik.
				Ez zen aurkeztu kausatzailearen errolda-agiria.	
Espediente 	Errekurtso-egilearen 	Gorako errekurtsoa	Errekurtsoa ezetsi	Ezeztapenaren
zenbakia	izen-deiturak	jarri zen eguna	zen eguna	 arrazoia	
1898	Mercedes Castañares Ugarte	2004-07-27	 2005-03-31	Ez zen egiaztatu askatasun-gabetzeak eskatutako 					gutxieneko denbora iraun zuenik.	
5735	Ascensión Moreno Sánchez	2004-06-22	 2005-03-31	Ez zen egiaztatu askatasun-gabetzeak eskatutako 					gutxieneko denbora iraun zuenik.	
7965	Florencio Garteiz Eiguren	2004-06-14	 2005-03-31	Ez zen egiaztatu askatasun-gabetzeak eskatutako 					gutxieneko denbora iraun zuenik.
				Ez zuen egiaztatu askatasun-gabetzearen kasua 					Amnistiari buruzko Legean jasota dagoenik.	
3493	Maria Luisa Lerma Uribe	2004-10-19	 2005-05-09	Ez zen egiaztatu askatasun-gabetzeak eskatutako 					gutxieneko denbora iraun zuenik.	
1662	Matilde Goikoetxea Perez	2004-07-26	 2005-05-09	Ez zen egiaztatu askatasun-gabetzeak eskatutako 					gutxieneko denbora iraun zuenik, soldadutza ez 					baita kontatzen ondorio hauetarako.	
1023	Gregoria Larragoiti Gojenola	2004-06-07	 2005-05-09	Ez zen egiaztatu askatasun-gabetzeak eskatutako 					gutxieneko denbora iraun zuenik.	
1373	Paula Muñiz Fernández	2004-07-16	2005-03-31	 Ez zen egiaztatu askatasun-gabetzeak eskatutako 					gutxieneko denbora iraun zuenik, soldadutza ez baita					kontatzen ondorio hauetarako.
RSS